Programa publikoak /
Irla mortu bat: Eventide (Sharon Lockhart, 2022)
20:00
Zinema saioa Zinea 1 Aretoan (Tabakalera).
Jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin.
Eventide (Sharon Lockhart, 2022, 30 min.)
Gorlandeko itsasaldeko (Suedia) paisaia batek eratzen du Eventide-ren unibertsoa. Kamerak, plano estatiko batean, eguneko azken argi minutuak jasotzen ditu, iluntasuna inauguratu baino lehen. Planetaren handitasuna bere ardatzari biraka imajinatzen ari garela, ikusten dugu pertsona batzuk zerbaiten bila dabiltzala. Elkarrekin, haien gorputzek bilaketaren koreografia bat marrazten dute. Beren telefonoen linternek lurra arakatzen dute, askotariko deribak trazatuz. Argiaren eta iluntasunaren artean, galdera kolektibo bat planteatzen da. Filma, pintura bat bailitzan, begiradaren ikuspuntu askotarikoetara zabaltzen da. Ilundu ahala, pertseidek zerua berenganatzen dute.
Irla mortu bat EQZEren 2023-2024 Ikasturteko Komisariotza arloko ikasleek antolatutako programa da.