Programa publikoak /
Irla mortu bat: Lika (Deva Pereda Areizaga, 2023)
16:00 20:00
Ikus-entzunezko instalazioa Nave 2 aretoan (Tabakalera).
Lika (Deva Pereda Areizaga, 2023)
Ikus-entzunezko instalazio hau Bidasoa ibaira eta mugara hurbiltzen da; ibai honek zeharkatzen duen lurraldearen gainean ezarritako muga, Frantziako eta Espainiako estatuen artean. Lika bertakoek erabiltzen duten hitza da uholdeen ondoren bere ertzetan geratzen den lokatza izendatzeko. Hala, lerro imajinario honek marrazten dituen mugetako bat Faisaien Uhartea da, etenkako jurisdikzioaren pean bi estatuek partekatua.
Ikus-entzunezkoen errepresentazio moduei buruzko ikerketa honetan, instalazioak aztertu egiten ditu lotura posibleak hizkuntza legalean mugako geografia definitzen duten fikziozko politiken eta toki hori itxuratzen duen paisaiaren memoriaren artean.
Hiru ekitalditatik abiatuta, ibilbide bat ezartzen da testu horietan bildutako historiaren aldiak zeharkatzeko: muga zehazteko oinarriak ezartzen dituzten lege zaharrenak; mehatxuaren kontzeptuari eta ingurua beti kontrolpean edukitzeko justifikazioari buruzko testuak; baita pasarte batzuk ere, non justifikatzen den poliziak, botere judizialak eta gobernu frantsesak toki hori etengabe zainpean jartzeko beharra, giza izaeraren eta paisaiaren beraren baldintzen gaineko ikuskera esentzialistetan oinarrituta.
Ibaiaren eta inguruaren hainbat lekuri buruzko testu legalen proiekzioak eta haiekin batera ibai uren islak jasotzen dituen filmazioak bi modu desberdin ezartzen dituzte testualaren eta bisualaren arteko erlazioa planteatzeko, edo ibilgu beraren bidebanatzea planteatzeko. Kameraren hurbiltasunak lekua soiltasunez habitatzea du helburu, zaintzarena ez den leku batetik abiatuta, gorputzetik erregistro bat ezarriz.
* Lika instalazioaren aurkezpena apirilaren 10ean izango da, 17:30etan Plaza espazioan (Tabakalera).
Irla mortu bat EQZEren 2023-2024 Ikasturteko Komisariotza arloko ikasleek antolatutako programa da.