programacion_publica /

Zinemaren historiak (III)

2020/10/10 2021/06/30
  • Gonbidatuak: Santos Zunzunegui
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Prezioa: 3,5 €
Zikloa

Santos Zunzunegui

Nolakoa izango litzateke zinemaren historia iraunkor bat? Etengabe berridazteko bere iturriak behin eta berriro bisitatuko lituzkeena? Tabakalera eta Elías Querejeta Zine Eskolatik erronka hau proposatu diogu Santos Zunzunegui, katedradun, historialari eta zinema idazleari, zinemaren historiako pelikulen aukeraketa partikularra egin dezan. Pelikula zerrenda hau izango da zinemaren historia posible eta ezinezkoei buruz hausnartzen jarraitzeko baliabidea.

Berriz hastea. Hirugarren "denboraldiz" jarraian. Baina helburu berarekin. Munduan gero eta handiagoa den hutsaltzeak kolonizatutako begiradari bere zorroztasuna itzultzea. Horretarako, erakustea nola egin duten, hamarkadetan zehar, askotariko zinemagileek, gauzen aurrean lehen aldiz jarriko bagina bezala jartzeko bertutea dutenek.

Gonbidapena egiten da, bada, zinema partekatzera, irudi idolatrak fabrikatzeari uko egiten dion zinema, ziklo honetan parte hartuko duten egileetako batek esaten zuen moduan. Gure hautematea blokeatzen ez duena, errealitatea ikusarazten diguna halako moldez, non gure begiradak irudi horietatik igaro ezean ez genukeen horrela ikusteko aukerarik izango. Hortaz, film bat ikustea (eleberri edo poema bat irakurtzea, melodia bat entzutea, margolan bati so egitea) ekintza kolektibo bat gauzatzea da, proposamen bat onartzea (edo ukatzea), banakakoa beti kolektiboa delako gertaera ontzat ematea.

Horretarako, ordea, hainbat elementuk parte hartu behar dute. Hasteko, idaztea obsesio izango duen zinema. Begietarako oraingo zer den materia galdetzen duen (Peter Handke) zinema, une bakoitzean ikusi behar den hura nola ikusarazi galdetzen duena. Jakin badakigu, baina, ez dagoela hori egiteko modu bakarrik. Ondoren, ikusle bat, irudi zinematografikoei eskatuko diena "zinemaren industria" deritzonaren menpe ezkutuan edo ez hain ezkutuan lan egiten duen kritikak truke-txanpon gisa onartzera bultzatzen duenaren aurkakoa: gauza beraren etengabeko itzulera. Dakiena baieztatzeko. Gure garaiko zinemaren funtsezko zati baten bereizgarria zera da, estatistikoki adostutako gauza jakinaren itxuraren babesean, leku komuna buklean kontsumitzea baino ez duela bilatzen.

Hauxe da eman daitekeen erantzun bakarra: arriskuak hartzea irudiekin, filmekin. Esperientzia desberdinetara irekitzea, aurreformatu gabekoetara, perfektuak ez izateko arriskua izan arren. Kontua ez da dena onartzea. Aurkakoa; aukeratzea da kontua, alde agertzea. Okertzeko aukera geure gain hartuz. Azken maisuetako batek zioen moduan (bigarrenez erabili dut aditz bat iraganean), ondo dago geure buruari galdetzea ea narratiba aukera hori "finketa teknikoa" edo "estilo bira" berria den, baina horrek ez du alde batera utzi behar obra honek edo hark "gure inteligentzia moralaren erreserba txikiei dagokienez ekarpena egiteari edo kentzeari" buruz erantzun behar izatea.

Nahikoa da pentsatzea gure pentsamendua horrenbeste irudi hutsalen jarioarekin anestesiatzen dugunean gure benetako jabetza bakarrari, denborari, uko egiten ari garela. Galtzea aukera dezakegu, baina partekatzea ere aukera dezakegu gure begirada ordezkatu eta gure desirekin gogoratzeko gai den mundu bat sor dezaketen artista batzuen eskutik. Hain zuzen ere, bidaia horretara gonbidatu nahi zaituztet hirugarrenez.

Santos Zunzunegui

Nolakoa izango litzateke zinemaren historia iraunkor bat? Etengabe berridazteko bere iturriak behin eta berriro bisitatuko lituzkeena? Tabakalera eta Elías Querejeta Zine Eskolatik erronka hau proposatu diogu Santos Zunzunegui, katedradun, historialari eta zinema idazleari, zinemaren historiako pelikulen aukeraketa partikularra egin dezan. Pelikula zerrenda hau izango da zinemaren historia posible eta ezinezkoei buruz hausnartzen jarraitzeko baliabidea.

Programazioa:

Urriak 10, larunbata
Aurkezpena
Kid Auto Races at Venice, CAL (Henry Lehrman, EEBB, 1914, 6 min.) + Una mujer de París (Charles Chaplin, EEBB, 1924, 84 min.)

Azaroak 21, larunbata
Aurkezpena
La nueva Babilonia (Grigori Kotinzsev eta L. Trauberg, SESB, 1929, 93 min.)

Abenduak 18, ostirala
Aurkezpena
Sierra de Teruel (André Malraux, Frantzia, 1939 88 min.)

Urtarrilak 14, osteguna
Aurkezpena
Un cuento de Canterbury (Michael Powell eta Emeric Pressburger, Erresuma Batua, 1944, 124 min.)

Otsailak 12, ostirala
Aurkezpena
Los comulgantes (Ingmar Bergman, Suedia, 1963, 80 min.)

Martxoak 6, larunbata
Aurkezpena
Playtime (Jacques Tati, Frantzia, 1967, 155 min.)

Apirilak 16, ostirala
Aurkezpena
Invasión (Hugo Santiago, Argentina, 1969, 125 min.)

Maiatzak 15, larunbata
Aurkezpena
Bill Douglasen trilogia: My Childhood (Erresuma Batua, 1972, 46 min.) + My Ain Folks (Erresuma Batua, 1973, 55 min.) + My Way Home (Erresuma Batua, 1978, 71 min.)

Ekainak 4 , ostirala
Aurkezpena
Lost, Lost, Lost  (Jonas Mekas, EEBB, 1976, 178 min.)

Uztailak 17, larunbata
Aurkezpena
D’Est (Chantal Akerman, Belgika, 1993, 115 min.)

Abuztuak 6, ostirala
Aurkezpena
Rosetta  (Jean-Pierre y Luc Dardenne, Belgika-Frantzia, 1999, 93 min.)

Abuztuak 27, ostirala
Aurkezpena
Master and Commander (Peter Weir, EEBB, 2003, 140 min.)

Irailak 3, ostirala
Aurkezpena
Malmkrog (Cristi Puiu, Rumania, 2020, 200 min.)