#programacion_publica# /

Hipotesiak 2026 (Seigarren jardunaldia)

"Los que traían el futuro" proiektuko irudia
2026/12/17
10:00 17:45
  • Lekua: EQZE Zinema
  • Prezioa: Sarrera librea edukiera bete arte
Master amaierako lanen aurkezpenak
Instalazioa

“Hipotesien garaia” Elías Querejeta Zine Eskolako hiru masterretako —Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza— ikasleek ikasturtean zehar landu dituzten proiektuak erakusten dituzten jardunaldiak dira.

Kasu gehienetan, osatu gabeko prozesuak dira eta forma desberdinak hartzen dituzte: ikus-entzunezko ondarea zaharberritzeko eta zaintzeko planak eta ekintzak, ikerketa-proiektuak, argitalpen-proposamenak eta zinema-programazioko proposamenak, erakusketak, instalazioak eta garapen-fasean dauden filmak. Aurten, eskolako ikerketa-jarduerarekin eta ikasleek egindako lanekin lotutako izenburuen hautaketa batek osatzen du programa.


PROGRAMA OSOA DESKARGATU [pdf]

BESTE IKASTURTEETAKO PROIEKTUAK IKUSI

PROGRAMA

10:00-10:45

Lua Cambará

Douglas Henrique Gomes

IKUS-ENTZUNEZKOEN BABESA

Lua Cambará (1977) filmaren zaharberritze digitala proposatzen da, Pernambucoko eta Brasilgo Super 8 zinema-formatuaren historian funtsezkoa den lan hori babesteko.


10:45-11:30

Os Dias e As Noites

Tatiana Ramos

FILMA

Lisboako negu goibelak, amodio desengainuek eta zorte txarrak etenik gabeko noraezean utzi dute Joana aktore gaztea. Asperduraren eta desiraren artean, hiria bera leku ilun eta haluzinagarri bihurtzen da.


12:15-13:15

La Manigua de Titi

Elodie Arpa

FILMA

Daniela koskortzen ari da, familiaren etxaldearen eta aldameneko herriaren artean, Kubako Escambray eskualdean. Uharteak ezegonkortasun handiko garaiak bizi ditu, eta gurasoek euren buruari galdetzen diote: bertan gelditu edo alde egin. Danielak bere altueran dagoen mundua esploratzen du, ahizpa nagusiarekin, jolasak, bero itogarria eta eskasia nagusi diren giro batean.


15:00-15:45

Mañel

Aia Kruse Goenaga

FILMA

Uda da Donostian eta Mañel, hogeita sei urtekoa, bere ohikotasunean bizi da: patinatzen, uretara jauzi egiten eta datorkionean gehiegi ez pentsatzen igarotzen ditu egunak. Familiak eta munduak aldatzeko eskatzen dioten bitartean, Mañel bere lekuaren bila dabil, den hori izateari utzi gabe.


15:45-16:30

Sol de hierro

Javier Rodríguez Fernández

ARGITALPENA

Keystoneren eta MGMren artean, slapstick-en korronte batek lanaren gorputzezko jakintzara jotzen zuen. Sol de hierro-k erakusten du nola industria arrazionalizazioak bideraezin bihurtu zuen, nola industria langileari buruz hitz egitera eta haren baldintzak haren izenean interpretatzera pasa zen.


17:00-17:45

Los que traían el futuro

Susel Legón

IKUS-ENTZUNEZKOEN BABESA

Propaganda komunistaren haur kontakizunekin osatutako 35 mm-ko diapositiba bilduma batek —80ko hamarkadan SESBn ekoitziak Kuban banatzeko— kartografia bat eraikitzen du, aukera ematen diguna aztertzeko diapositibak ikusi zituen gizabanako baten formakuntza emozionala eta identitarioa.



Aurkezpenak, proiekzioak eta gainerako jarduerak programan adierazitako orduan hasiko dira.

Parte-hartzaileei zor zaien errespetuagatik, aurkezpen bakoitza hasi ondoren ezin izango da espaziora sartu hura amaitu arte.

Programak azken orduko aldaketak izan ditzake. Sarrera librea da edukiera bete arte.