María Fuentes

Kontserbatzailea
María (Artxiboa)

Artearen Historian lizentziatua da Malagako Unibertsitatean, eta 2010ean ikus-entzunezko kontserbazioan espezializatu zen Amsterdamgo Unibertsitateko Preservation and Presentation of the Moving Image masterrarekin. 
 
Ordutik, Herbehereetako hainbat erakunde eta enpresatan lan egin du zinema kontserbatzeko hainbat arlotan, hala nola nitratozko film zaharrak identifikatu eta katalogatzen, euskarrien zaharberritze fisikoa egiten, edo formatu txikiko bideo eta zinema digitalizatzen. 2017az geroztik, film mutuen zaharberritze digitalean zentratzen da, eta, besteak beste, San Francisco Silent Film Festival, Cinémathèque Française, EYE Filmmuseum edo MOMArekin egindako proiektuetan freelancer gisa parte hartu du. 

Profil honen azken eguneratzea: 2025