Antropologia ikasi zuen Andeetako Unibertsitatean (Kolonbia), eta Zinema Dokumentaleko eta Etnografikoko graduondoko bat, University College London-n (UCL). Lan ibilbidea saiakuntza zinemaren sorkuntzari eskaini dio, artxiboetako materialetatik abiatuta, eta zeregin horretan, errepresentazio, gorputz eta begiradaren politikak ikertu ditu. Besteak beste, Recordando el sabor del aguacate eta Chontaduro Honey film laburrak egin ditu. Landa komunitateetan sorkuntza prozesuak indartzeko asmoz, ikerketa eta komunikazio aholkulari gisa egin du lan erakunde hauetan: BID, USAID, NBE Emakumeak, ACDI/VOCA, COMBI Institute, Egiaren Batzordea, Arteen eta Kultura Zinematografikoen Kontseilu Nazionala, Bogotako Kultura Idazkaritza eta GKE nazionalak. Gaur egun, Kolonbiako Kultura Ministerioaren Ikus-entzunezko, Soinu eta Hedabide Interaktiboen Politika berriaren argitalpen koordinatzailea da, eta lehen film luze dokumentala zuzentzen ari da, non zalantzan jartzen baititu botere harremanak, hala antropologiaren arloan, nola zineman eta haren bizitza pribatuaren alderdi politiko eta sozialetan.
Profil honen azken eguneratzea: 2022