Berriak /

Marina Palaciok film berria estreinatuko du Donostia Zinemaldian

“Ya no duermo” Marina Palacioren (Donostia, 1996) opera prima Donostia Zinemaldiko 68. edizioan estreinatuko da. Palacio Elías Querejeta Zine Eskolako lehenengo promozioko kidea da. Estreinaldia  Zinemaldiko lehiazko sailen artean irekiena den Zabaltegi-Tabakalera sailaren barruan egingo da.

2020/07/30
Donostiar zinemagilearen film laburra Zabaltegi-Tabakalera saileko hautatuen artean dago.
Marina Palaciok film berria estreinatuko du Donostia Zinemaldian

“Ya no duermo” Marina Palacioren (Donostia, 1996) opera prima Donostia Zinemaldiko 68. edizioan estreinatuko da. Palacio Elías Querejeta Zine Eskolako lehenengo promozioko kidea da. Estreinaldia  Zinemaldiko lehiazko sailen artean irekiena den Zabaltegi-Tabakalera sailaren barruan egingo da.

Gipuzkoako Foru Aldundia da eskolaren sortzailea eta finantzaketaren arduraduna. Aldundiko Kultur diputatu Harkaitz Millánen iritziz, "Kultura departamendua asebeteta sentitzen da Elías Querejeta Zine Eskolako ikasleetako batek bere lanari Zinemaldian ikusgaitasuna ematea lortzen duela ikusita. Horrek erakusten digu eskolarekin hasitako lana aproposa dela gure zinemagile gazteei aukerak emateko".

EQZEren zuzendari Carlos Muguirok ere azpimarratu du gertakari hori garrantzitsua dela donostiar zinemagilearen ibilbideari emango dion bultzadagatik, prestakuntza proiektu gaztea eta finkatzeko bidean izanik eskolari eskaintzen dion babesagatik eta eskolako kideentzat eta gainerako komunitatearentzat horrek dakarren pizgarriagatik, zentroan garatutako edozein proiekturen partaide direlako. Lorpen horrek eta beste ikasle batzuek munduko kultur eta zinema erakunde garrantzitsuenetako batzuetan proiektu, beka eta egonaldi profesionalak garatzeko laguntza gisa lortutakoek nabarmentzen dute eskolaren proiekzioa eta hazteko dituen aukerak.

 

Ya no duermo

Film laburra EQZEren Sorkuntza graduondoko ikasketetan egin zen eta 12 urteko Miguelen (Miguel Burgueño) eta 60 urteko osaba Kechusen (Jesús Palacio) artean ezartzen den harreman berezia kontatzen du; hain zuzen, film bat elkarrekin egiteko ahaleginean, banpiroen unibertsoarekin amesten dute. 

Marina Palaciok Arte Ederretako gradua egin zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean, 2018-2019 ikasturtean EQZEn aritu baino lehen. Hain zuzen, ikasturte hori izan zen eskolako lehena. Hainbat diziplina artistikotan dihardu, bereziki zineman eta argazkigintzan. Gaur egun, bere lehenengo film luzea idazten ari da, Eusko Jaurlaritzaren Noka Mentoring programaren babesean.

“Ya no duermo” Gariza Films ekoiztetxeak eta Elías Querejeta Zine Eskolak ekoitzi dute eta Nest Film Students saileko hautatuen artean dago. SSIFF jaialdian programatzen den eskolako ikasle baten bigarren filma da. Izan ere, iaz lehenengo promozioko José María Avilésen “La enorme presencia de los muertos” lana eman zen.  Halaber, “Ya no duermo” Eusko Jaurlaritzako Kimuak programako 2020ko film laburren katalogoan sartzeko aukeratua izan da berriki.