Berriak /

EQZEko ikasleek film sorpresen ziklo bat antolatu dute

Komisariotzako ikasleek “ZINEMA GOXOA” proposatu dute, zinemaren esperientziak dakarren gozamena berreskuratzeko asmoz. Programa maiatzaren 25ean hasi eta abendura arte luzatuko da, doako sei saio izanik.

2025/05/14
EQZEko ikasleek film sorpresen ziklo bat antolatu dute

Elías Querejeta Zine Eskolan 2024-2025 ikasturtean Komisariotza ikasten ari direnek "ZINEMA GOXOA" programa publikoa antolatu dut. EQZEko zinema-aretoan izango dira saioak, Tabakalerako beheko solairuan. Zikloa maiatzaren 25ean hasiko da, arratsaldeko 17:00etan, eta sei film ikusi ahal izango dira, baina ez dute jakinaraziko zein film emango duten proiekzioa bera hasi arte.

“ZINEMA GOXOA” proposamenaren bitartez, zinemak dakarren topaketa eta esperientzia kolektiboa aldarrikatu nahi dituzte. Horretarako, antolatzaileek zinema-aretoaren espazio fisikoa eraldatuko dute saio bakoitzean, espazio atsegin eta zaindu bat sortzeko eta ikustaldia zinemaren esparru tradizionaletik haratago zabaltzeko.

Programaren asmoa da, halaber, zinemaren beste historia batzuk, agian hain agerikoak ez diren baina, aldi berean, beharrezkoak ere badiren historiak modu ludiko batean arakatzea. Emanaldi bakoitzerako fanzine bat prestatuko dute eskolako ikasleek.

Lehen emanaldiaren ondoren, “ZINEMA GOXOA”k horrela jarraituko du:

  • Bigarren saioa: ekainak 15
  • Hirugarren saioa: irailak 14
  • Laugarren saioa: urriak 19
  • Bostgarren saioa: azaroak 16
  • Seigarren eta azken saioa: abenduak 14

Sarrera librea izango da edukiera bete arte.


ZINEMA GOXOAren buletinean izena eman