Ekoizpen sortzailea

flecha

Biharko zinema

Sormen-produkzioaren arloa EQZEko ikasleek garatutako proiektuak gauzatzean zentratzen da, bai eskolan eman bitartean, bai ondoren, ikasketak amaitu ondoren. Sailak Sorkuntzako, Komisariotzako eta Artxiboko ikasleen proiektuak gauzatzen laguntzen du. Eskolak ekoizle-motor gisa jokatzen du fase horretan, eta proiektuen bideragarritasuna aztertzea, kanpoko bazkideak bilatzea eta ekimen horien gauzatzea gidatzea ahalbidetzen du.

Film luzea Garatzen ari den proiektua Ikusmira Berriak

Anoche conquisté Tebas Gabriel Azorín

António eta Jota arratsalde pasa joango dira erromatar terma zahar batzuetara, eta horiek eraiki zituzten soldatuetako birekin, Aureliorekin eta Ponpeiorekin, topo egingo dute. 2.000 urtetik gorako aldea badago ere bien artean, Antóniok eta Aureliok beldur bera dute: lagun mina betiko galtzea.

Zuzendaritza: Gabriel Azorín

Film luzea Garatzen ari den proiektua Ikusmira Berriak

Y así seguirán las cosas Marina Palacio

Ia jenderik gabeko herri txiki batean, zelaiak lauak eta amaigabeak diren leku horretan, German, 12 urteko mutil bat, hil berri den 'S'ren motoa desegitera daraman garabi baten atzetik doa korrika. Horrela hasten da mutil honen bizitza bost urtez zeharkatzen duen istorio bat, denboraren kontrako bidaia batean. Alderantziz gertatuko den kontakizuna da, German nerabezarotik haurtzarora nola igarotzen den ikusiko da. Atzeranzko ibilbide horretan, bere garaian herritik alde egin zuten eta protagonistaren lagun taldeko kide ziren beste haur batzuk sartuko dira urtero.

Zuzendaritza: Marina Palacio

Film laburra Garatzen ari den proiektua Ikusmira Berriak

La hiedra Ana Cristina Barragán

Azucenak (31 urte) erabaki du 13 urterekin izan zuen eta abandonatu zuen umea bilatzea. Bere semea, Julio, umezurztegiko azken urtean dago, eta 18 urte baditu ere, amak eta berak adin berekoak dirudite. La Hiedra filmak beraien arteko harremana miatzen du, alderdi instintibotik, baita gorputz lokartuak eta gorputz horiek naturarekin duten lotura ere.  

Zuzendaritza: Ana Cristina Barragán

Film luzea Garatzen ari den proiektua

El viaje de Salazar Lester Álvarez

Inkisizioaren epaimahaian parte hartu ondoren, Alonso Salazar Fríasek Nafarroako Pirinioak zeharkatuko ditu zortzi hilabetez, eta, esperientzia horretan oinarrituta, Inkisizioak sorginkeriari buruz duen irizpidea betiko aldatuko duten zenbait informazio idatziko ditu.

Zuzendaritza: Lester Álvarez

 

Film luzea Garatzen ari den proiektua Ikusmira Berriak

Estrany Riu Jaume Claret

Dídac (14) eta Biel (12) anaiak bizikletaz bidaiatuko dute familiarekin, Danubio ibaiaren ibilbidea jarraituz. Ibai nahasiaren uren eta Oihan Beltzeko baso ilunen artean, Alexander mutil misteriotsua ezagutuko dute. Ibaia zabaltzen den heinean, Alexanderrek Dídac seduzituko du; hura, Danubio ibaia bezalaxe, izugarri azkar hazten ari da. Anaiaren gorputza aldatzen ari dela konturatuko da Biel, eta bere alboan gera dadin saiatuko da, baina bi anaien arteko arraila ireki egingo da.

Zuzendaritza: Jaume Claret

Film luzea

Misión a Marte Amat Vallmajor del Pozo

Euskal Herri post-apokaliptiko batean, bi anaia Marterako misio batean abiatuko dira, familiaren iraganean zeharreko road trip futurista batean.

Zuzendaritza: Amat Vallmajor

Film luzea Garatzen ari den proiektua

Historia de pastores Jaime Puertas

Arratsaldeetan, Marik landa esploratzen du karrera amaierako proiektuan lan egiten duen bitartean; hots, 1980ko hamarkadan pixkana gainbeheran hasi ziren eta abandonatu ziren inguruko kortijoak bilduko dituen artxibo digital bat sortzea. Josék eraikuntza horien aurrietan –gaur egun, droneak daude nagusiki– gordetzen ditu bere ardiak. José artzaina da, ama eta alabarekin bizi da, eta larruazaleko erupzio bitxi bat hasi zaio besoan. Marik eta Josék topo egingo dute landan, zorionez. Zorionez ere, Joséren amak Jonás gonbidatuko du afaltzera. Hura ere artzaina izan zen, eta, bilaketak, desagerpenak eta ardiak lotzen dituen ipuin zahar bat gordetzen omen du.

Zuzendaritza: Jaime Puertas

Film laburra

Argileak Patxi Burillo

1931ko ekainean, bi anaiari, etxerako bueltan zihoazela, Birjina agertu zitzaien. Lurralde osoko pertsona taldeak Ezkiora (Gipuzkoako herri txiki bat) joaten hasi ziren erritual markatu batekin. Gertakari horrek fedearen paradigma aldatu zuen: «sinetsi ikusten ez duzun horretan» delakotik «sinetsi ikusten duzun horretan» delakora igaro zen.

Zuzendaritza: Patxi Burillo Nuin

Film luzea Garatzen ari den proiektua Ikusmira Berriak

Hasta que el lugar se haga improbable Magdalena Orellana

Filma pertsona batzuen bizitzen inguruan biratzen diren suposizioen sorta bat da. Espekulaziozko zientzia bat edo irudimeneko lurralde bat esploratzen duten zientzialarien talde bat. Esploratzaile horiek ezezaguna dena dute jomugan, ez ahalegin profesional batean, aisialdi modura baizik (beste batzuei, akaso, denbora galtzea irudituko litzaieke). Bazkalondoan egiten diren magia-trukoen, saihestu nahiko genituzkeen ustekabeko topaketen, lo-kuluxka amaigabeen eta gehiegizko eguzki-babesaren film bat ere bada.

Zuzendaritza: Magdalena Orellana

Film luzea

Al oriente José María Avilés

Atahualpa ekialdera doan errepide bat eraikitzen dago. Inguruan, zurrumurruak dio koloniaren hasieran altxor bat gorde zela. Arratsalde batean, Atahualpak, Rocío bikotekidea hiritik joan eta gero, probokazio bat sentituko du, ehun urte atzera eramango duen urrutiko zurrumurru bat.

Zuzendaritza: José María Avilés

Film laburra

Zehn minuten vor mitternacht Mario Sanz

Rapa kantatzea.
Azazkalei hozka egitea.
Sagar bat jatea, osorik, hazi eta guzti.
Pilula horia.
Zure urre koloreko erlojua.
Zure jendearen aurrean antzeztea.
Hamar minutu gauerdirako,
eta azkenekoz ikusiko dugu elkar.

Zuzendaritza: Mario Sanz

Film laburra

¿Cuáles son nuestros años? Clara Rus

Zine-eskola bateko ikasleek lan titaniko bat dute parez pare: hamarkadetako historia duen zinema-jaialdi bateko artxiboetan ikertzea. «Zein dira gure urteak?» galdetu du batek, dokumentuz jositako kutxen mendi baten aurrean. Baina galdera hori film osoan nabari da, eta harago ere badoa: ikasleen gaztetasuna, zinema- eta bizi-bultzada, oraina eta iragana filmatzeko eta ulertzeko borondatea beste ezeren gainetik edertasun-momentuak biltzen dituen film batean hedatzen dira. Alaitasunez egiten diote aurre iraganari, beren oraina eta etorkizuna ulertzeko.

Zuzendaritza: Clara Rus

Film laburra

Trazos de silencio Valentina Pelayo

Trazos de Silenciok bi narrazio-lerro egituratzen ditu zentzumenezko sakontasunarekin: lehena errealizadoreak Mexiko Hirian barrena taxi batean egiten duen bidearen kontakizuna; bigarrena Bernal Díaz del Castillok Mexikoko konkistari buruz Historia verdadera de la conquista de la Nueva España liburuan (1632an argitaratu zen, hura hil eta gero) egiten duen kontakizuna da. Lotuta dauden bi narrazio-lerro horiek agerian jartzen dute Mexikoko kolonialismoaren historia, baina baita horren dentsitate sentikorra ere.

Zuzendaria: Valentina Pelayo
 

Film laburra

Un viento roza tu puerta Jorge Castrillo

Un viento roza tu puertan tradizioa eta iraganeko eta oraingo kantuak eta ahotsak nahasi egiten dira; horiek lurretik sortzen hasten dira oroitzapen hautseztatu txiki gisa, eta indarkeria akaso iragarle, akaso ahaztu, bati buruz mintzatzen dira.

Zuzendaritza: Jorge Castrillo