Valerie Massadian frantziar-armeniar argazkilari eta zinemagile autodidakta da. Emakumezko pertsonaien fisiko primarioan zentratzen da batez ere bere lana eta emakume horiek munduarekin nola erlazionatzen diren aztertzen du. Protagonista bakoitzarekin garatzen ditu bere filmak denboran zehar, eta maitagarrien ipuinak eta errealismoa, poetika eta politika nahasten ditu, fikzioaren mugekin jolastu eta haien dimentsio propioak definitzeko. Nana Massadianen lehen film luzeak Opera Prima saria jaso zuen 2011n, Locarnoko Zinema Jaialdian. Milla bere bigarren film luzea eta egin dituen film laburrak nazioarteko hainbat zinema jaialditan eman dituzte, Locarnokoan, Valdiviakoan, Jeonjukoan, FICUNAM jaialdian eta Doclisboan, besteak beste. Sophie Erbsek sortu zuen GAÏJIN ekoiztetxea –hasiera batean bere lanerako– hedatu egin da orain, hainbat zinemagilerekin kolaboratzeko.
Profil honen azken eguneratzea: 2023