Ikusizko Diseinua eta Komunikazioa ikasi zituen UNAMeko Arte eta Diseinu Fakultatean. 2016az geroztik filmak zaharberritzeko hainbat proiektutan parte hartu du UNAMeko Filmategiarekin eta Mexikoko Cineteca Nazionaleko "Elena Sánchez Valenzuela" laborategiarekin. 2020tik 2023ra, La Sombra del Caudillo (Julio Bracho, 1960), Rosa blanca (Roberto Gavaldón, 1961), Los Caifanes (Juan Ibañez, 1967), El Bulto (Gabriel Retes, 1991) eta Amor a la vuelta de la esquina (Alberto Cortés, 1986) filmen zaharberritzeez arduratu zen. Elías Querejeta Zine Eskolan Artxibo Zinematografikoko Master Propioa ikasi zuen, eta bertan Antuca (María Barea, 1992) eta Motilones lamistas (Marianne Eyde, 1977) filmak zaharberritzen lagundu zuen. Depósito Zinebi ikerketa-proiektuan parte hartu zuen, 35 eta 16 mm-ko materialak katalogatuz, eta Segunda mano eta Piezas cinéticas y vanguardias escópicas ikerketa proiektuetan materialen tratamendu digitalarekin lagundu zuen ondorengo filmetan: El negro (Eduardo Manet, 1960), L.B.J. (Santiago Álvarez, 1968), 79 primaveras (Santiago Álvarez, 1969) eta Oración (Marisol Trujillo, Miriam Talavera, Pepín Rodríguez, 1984), baita Biarritz y sus alrededores nitratoa ere (Compagnie Universelle Cinématographique, 1922). Bere Master amaierako proiektua, En el balcón vacío (Jomí García Ascot, 1961) filmaren zaharberritzea, duela gutxi estreinatu zen Il CInema Ritrovato Zinemaldiaren XXXIX. edizioan.
Profil honen azken eguneratzea: 2025