Programa publikoak /

Irla mortu bat: Blissfully Yours (Apichatpong Weerasethakul, 2002)

2024/04/09
19:00

Zinema saioa Zinea 1 Aretoan (Tabakalera).

Jatorrizko bertsioan euskarazko eta inglesezko azpitituluekin.


Blissfully Yours (Apichatpong Weerasethakul, 2002, 125 min.)

Min gazteak hazita eta gorrituta du azala, baina ez du hitzik esan medikuarenean, arnasa hartu eta bota besterik ez; beste zerbait egitea bere burua salatzea litzateke, erakustea ez dakiela thailandieraz, immigrante ilegala dela. Neska laguna du alboan, Roong, baita emakume zaharrago bat ere, Orn. Filma hor hasten da, ospitalean, baina berriro hasiko da geroago, errepidean, bikotea piknik bat egitera doanean. Auto bidaia bat da, hitzik gabeko bidaia bat, eten bat filmaren eta eguneroko bizitzaren erdian. Handik aurrera, beste espazio bat zabaltzen da, beste denbora bat. Basoan barneratzeak zera esan nahi du, mundu hipnotiko eta sentsual batean sartzea, maitasunari eta desirari begiratzea, gero eta paisaia emozional konplexuagoa erakusten duen giro batez inguratzea. Ongi etorri beste errealitate batera. Blissfully Yours Apichatpong Weerasethakulen bigarren film luzea da, eta zinema garaikideko zuzendaririk nabarmenenetako bat bihurtu zuen.

*Proiekzioa 35 mm-tan.


Irla mortu bat  EQZEren 2023-2024 Ikasturteko Komisariotza arloko ikasleek antolatutako programa da.


SARRERAK