Programa publikoak /
Hipotesiak 2025 (Bostgarren jardunaldia)
10:15 18:15
- Lekua: EQZE Zinema
- Prezioa: Sarrera librea edukiera bete arte
“Hipotesien garaia”, Elías Querejeta Zine Eskolako hiru espezialitateetako —Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza— masterretako ikasleek ikasturtean zehar landu dituzten proiektuak erakusten dituen ekitaldia da.
Proposamen horiek, osatu gabeko proiektuak eta garatzen ari direnak kasu gehienetan, forma ezberdina hartzen dute: ikus-entzunezko ondarea zaharberritzeko eta zaintzeko plan eta lanak, ikerkuntza proiektuak, argitalpen eta programazio proposamenak, erakusketa eta instalazioak, garapenean fasean dauden filmak eta ikasturtean zehar amaitutako lan guztiak.
Programa hau zinemara esparru guztietatik hurbiltzen da, eta dozenaka bide proposatzen ditu, akademikotik sormenezkora, zinemaren geografia eta aldiak zeharkatzeko. Zinemaren bide guztiak bi astetan.
JAITSI PROGRAMA OSOA [pdf]
PROGRAMA
10:15-11:00
Preparacions per marxar
Ainhoa Díaz Porto
FILMA
Emakume bat lanera doa, desagertu den ibai baten bila. Beste leku batean, bi gaztek lana galdu berri dute eta ez dute beste bat aurkitu nahi. Haiek guztiek paisaia bat erregistratzen dute, ezkutuko mezuak bidaltzen dizkietela dirudiena.
11:00-11:45
Tierra sin patrones: cine peruano y Reforma Agraria (1969 - 1975)
Nicolás Luis Carrasco Rincón
FILM-ZIKLOA
“Tierra sin patrones” Juan Velasco Alvaradoren Gobernu Iraultzaileak (1968-1975) egindako Nekazaritza Erreformarekin lotutako sei filmen inguruko ikerketa da, eta Peruko Iraultza deiturikoarekin eta gaur egun arte izan dituen esanahi politikoekin lotutako zinema-programa.
12:15-13:00
Volcán
Luciana Merino Blamey
FILMA
Hiru nerabe maitemindu egin dira motor txinatar batean Santiagon barrena bidaiatzen. Road movie batek goitik behera hondoratu ditu protagonistak zientzia fikzio dokumental batean. 16 mm-koak eta gama baxuko digitalak atmosfera lausoak sortzen dituzte, eta hiri berri bat eratzen dute.
13:00-13:45
Justo’Antígona
Lucía Calvo Rey
DIZIPLINA-ANITZEKO PROIEKTUA
Lengoaia antigonikora sarrera diziplinarteko era batean: itzulpena, bideotxoa eta irakurketa. Mendeetan zehar bidelagun izan ditugun kosmologietan zehar egindako bidaia, belaunaldiz belaunaldi jauzika, betiere Antigona jomugan dugula.
15:00-15:45
Proceso hacia una publicación
Vanja Milena Munjin Paiva
ARGITALPENA
Jeannette Muñozen Proceso hacia una película film-performanceari buruzko argitalpena.
15:45-16:30
Mopa Mopa
Laura Dávila Argoty
FILMA
Mopa Mopa Kolonbiako hego-mendebaldeko artisau-tradizioetan murgiltzen da, eta landareen eta gizakien munduaren arteko harremana aztertzen du.
17:00-18:15
Zorn’s Lemma de la A a la Z
José Emilio González Calvillo
PUBLICACIÓN
Argitalpen hau Zorn’s Lemma (Hollis Frampton, 1970) filmaren azterketa monografikoa da. Filmaren forma emulatuz, alfabetikoki ordenatutako saiakera-sarrera batzuen arabera antolatzen da.
Aurkezpen, proiekzio eta gainerako jarduera guztiak programan adierazitako orduan hasiko dira. Puntualtasuna garrantzitsua da.
Parte-hartzaileei zor zaien errespetuagatik, aurkezpenak hasi ondoren ezin izango da espaziora sartu aurkezpena amaitu arte.
Programaren edukiak azken orduko aldaketak izan ditzake.