Programa publikoak /
Hipotesiak 2025 (Seigarren jardunaldia)
10:15 17:45
- Lekua: EQZE Zinema
- Prezioa: Sarrera librea edukiera bete arte
“Hipotesien garaia”, Elías Querejeta Zine Eskolako hiru espezialitateetako —Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza— masterretako ikasleek ikasturtean zehar landu dituzten proiektuak erakusten dituen ekitaldia da.
Proposamen horiek, osatu gabeko proiektuak eta garatzen ari direnak kasu gehienetan, forma ezberdina hartzen dute: ikus-entzunezko ondarea zaharberritzeko eta zaintzeko plan eta lanak, ikerkuntza proiektuak, argitalpen eta programazio proposamenak, erakusketa eta instalazioak, garapenean fasean dauden filmak eta ikasturtean zehar amaitutako lan guztiak.
Programa hau zinemara esparru guztietatik hurbiltzen da, eta dozenaka bide proposatzen ditu, akademikotik sormenezkora, zinemaren geografia eta aldiak zeharkatzeko. Zinemaren bide guztiak bi astetan.
JAITSI PROGRAMA OSOA [pdf]
PROGRAMA
10:15-11:00
La encantadora y extraña vida en Bouichette
Belén Mallol Onfray
FILMA
Frantziako mendi galdu bateko leku sekretu eta magiko bati buruzko dokumental laburra: 80ko hamarkadan amets, identitate eta bizimodu berrien bila zebiltzan emakumeentzat lesbianek sortutako lur-babeslekua.
11:00-11:45
Laboratorio de creación audiovisual colectiva
Alexander Arbeláez Osorio
DIZIPLINA-ANITZEKO PROIEKTUA
Laborategi honek oroimen eta irudimen kolektiboaren praktika gisa aztertzen du ikusentzunezko sorkuntza. Artxibo pertsonalen, jolas performatiboaren eta kontenplazioaren bidez, narratiba ez-linealak eta afektiboak sortu nahi ditu, intimoaren, fikziozkoaren eta dokumentalaren arteko mugak desitxuratzen dituztenak, zentzua sortzeko modu berriak aktibatuz.
12:15-13:00
Lúnars Ed. 001 — Edurne
Elisa Juri
ARGITALPENA
Lúnars argitalpen-proiektu bat eta idazteko laborategi bat da, zinemarekin/zinemari buruz/ zinemarako/zinematik. Proiektu kolektiboa da, eta hitzaren eta irudiaren arteko tartean dauden adierazpen-aukerekin esperimentatzen dugu. Irudi baten harrera aldakorrak pentsatzeko idazkera posibleei buruz ari da gure funtsezko galdera.
13:00-13:45
Un mundo de hombres sin mundo
Simón Jarpa
PELÍCULA
Lur-globoaren ahots liluragarriari kasu eginez, zakur-gizonaren begiak ihes egiten du. Horrela hasten du jazarpena, pintura baten bidez, estatua hiztunen eta makina ameslarien basamortuko mundu batera eramaten dituena. Betiere Lurgloboaren presentzia aldakorraren inguruan grabitatzen.
15:00-15:45
Neones, teatros y cines. Un paseo por los lugares de exhibición cinematográfica de Vitoria-Gasteiz
Izaro Cuesta Arrizabalaga
IKERKUNTZA PROIEKTUA
Gasteizko zinemaren historiaren iragana, oraina eta etorkizuna ezagutzeko ibilaldia. Proiektu honek zinema hiri honentzat izan zenaren piezak ikertzen eta biltzen ditu, izan zituen, dituen eta izan ditzakeen espazioak, hain zuzen ere.
15:45-16:30
Eis o Homem
Mario Veloso
FILMA
Miñoren bihotzean, Bragako Aste Santuan, Chicok santu biluzi batekin gurutzatu du begirada. Harriak bizia hartu duenean, desioa erritoan sartu da. Fedearen eta haragiaren artean, denbora eten egiten da prozesioaren gaua zeharkatzen duen elkarretaratzean.
17:00-17:45
Inventario de ausencias
Fabio Miguel Quintero Pérez, Colectivo Archivistas Salvajes
ERAKUSKETA
Lurpean, urpean, absentzien batuketaz osatua da Kubako zinema amateurra. Ez dago argirik argitzeko, horregatik uzten diogu izaten bere itzalarekin, bere formarekin, bere denborarekin, bere moduarekin.
Aurkezpen, proiekzio eta gainerako jarduera guztiak programan adierazitako orduan hasiko dira. Puntualtasuna garrantzitsua da.
Parte-hartzaileei zor zaien errespetuagatik, aurkezpenak hasi ondoren ezin izango da espaziora sartu aurkezpena amaitu arte.
Programaren edukiak azken orduko aldaketak izan ditzake.