#programacion_publica# /
Hipotesiak 2026
- Prezioa: Sarrera librea edukiera bete arte
2025-2026 ikasturteko master amaierako lanen aurkezpena
“Hipotesien garaia” Elías Querejeta Zine Eskolako hiru masterretako —Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza— ikasleek ikasturtean zehar landu dituzten proiektuak erakusten dituzten jardunaldiak dira.
“Zinemaren hipotesia” kontzeptuak erreferentzia egiten die biharko zinemagintzaren irudikapenean oinarritutako proiektu pedagogiko ezberdinei. Aipatu behar ditugu, zehazki, Ermanno Olmik eta Paolo Valmaranak 1982an Bassano del Grappan (Italia) sortutako Ipotesi Cinema eskola, eta Alain Bergalaren 2002ko L’Hypothèse cinéma: Petit traité de transmission du cinéma à l’école et ailleurs liburua.
Bi ekimen handi horien omenez, Hipotesi deitzen diegu ikasleen lanei, zeinak, berez, zinemaren proiekzio bat baitira etorkizunari begira. “Hipotesien garaian” ikasleek jendaurrean jartzen dituzte, hain zuzen ere, beren zinema hipotesiak.
Kasu gehienetan, osatu gabeko prozesuak dira eta forma desberdinak hartzen dituzte: ikus-entzunezko ondarea zaharberritzeko eta zaintzeko planak eta ekintzak, ikerketa-proiektuak, argitalpen-proposamenak eta zinema-programazioko proposamenak, erakusketak, instalazioak eta garapen-fasean dauden filmak. Aurten, eskolako ikerketa-jarduerarekin eta ikasleek egindako lanekin lotutako izenburuen hautaketa batek osatzen du programa.
PROGRAMA OSOA DESKARGATU [pdf]
JARDUNALDIAK
Asteazkena 9 (Lehen jardunaldia)
Osteguna 10 (Bigarren jardunaldia)
Ostirala 11 (Hirugarren jardunaldia)
Asteartea 15 (Laugarren jardunaldia)
Asteazkena 16 (Bostgarren jardunaldia)
Osteguna 17 (Seigarren jardunaldia)
Ostirala 18 (Zazpigarren jardunaldia)
PROIEKZIOEN PROGRAMA
Asteazkena 9. Autrement, la Molussie (Nicolas Rey, 2012, 81 min)
Osteguna 10. Budge pregunta, seguirá preguntando (Mario Celestino alias Tulio Cosentino / Grupo Se puede, se debe; 1987, 67 min)
Ostirala 11. I Have Graduated! (SWYC Experimental Group, 1992, 92 min)
Igandea 13. AZTARNAK: Trás-os-Montes (António Reis y Margarida Cordeiro, 1976, 111 min, VOSE)
Asteartea 15. Made in USA (Christine y Kurt Rosenthal, 1975, 47 min)
Asteazkena 16. Por un rompecabezas (Eduardo Atencio, 1934, 12 min) + Retrato de una artista como ser humano (Narcisa Hirsch, 1973, 16 min)
Proiekzio guztiak EQZEren zinema-aretoan izango dira, 18:00etan.
INSTALAZIOA ETA ERAKUSKETA
--idle=yes // Faxinal das nuvens
Alexandre Kröner Moreira
EQZE Zinema. Abenduaren 9tik 11ra eta 15etik 18ra, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.
Habitar la imagen. Diarios de resistencia
Palmira Sabaté
San Telmo Museoa. Azaroaren 24tik abenduaren 18ra. Astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; asteazken eta ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara.
Proiekzioa eta solasaldia: azaroaren 28a, larunbata, 11:30.
Bisita gidatua: abenduaren 12a, larunbata, 11:30.