Maria Corriàs

Creación
Maria Corriàs (C04 (2021-2022))

Artista eta zinema zuzendari honek barne diseinua ikasi zuen Massana Eskolan, eta eszenografian eta eszenaratzean interes pertsonala eta ikuspegi berezia ditu. 2017an, amaierako proiektua egin zuen: "Jesús de Nazaret: espacios de un proyecto fílmico"; bertan, C.T. Dreyer-ek bukatu gabe utzitako film luzearen proposamena aztertu zuen, eta hainbat espazio planteatu zituen, teorikoki ebazteko. 2019an, Arte Zuzendaritza Masterra egin zuen ESCACen, eta arte zuzendari gisa parte hartu zuen hainbat film laburretan; film horietako batzuk jaialdietan ibilitakoak dira. Zinemagintzako errealizazioa interesatzen zitzaionez, bere istorioak idazten hasi zen, eta "Quan soparem ja s’haurà fet tard" film laburreko gidoia Acció Curts programaren hirugarren ediziorako aukeratu zuten (60 baino gehiago aurkeztu ziren). Programa horretan aholkularitza, prestakuntza eta pitching-a lantzen dira, zinemagile berriei ahotsa emateko asmoz. Une horretatik aurrera, Dones Visuals elkartean buru-belarri hasi zen lanean. Elkarte horretan, zinemako lanbide guztietako 400 emakume profesional baino gehiago biltzen dira, ikus-entzunezkoen sektorean dagoen desparekotasun historikoaren egoerari aurre egiteko helburuarekin. 2020 amaieratik Accio Estudi batzordeko kideetako bat da; ikus-entzunezkoen munduan emakumeek bizi duten egoera etengabe aztertzen dute, aldaketa estrategiak ezartzeko. 2020ko irailean, ESCACen Zuzendaritza zinematografikoko Masterra ikasteko beka lortu zuen, eta zinemagintzan prestatzen jarraitzen du.

Profil honen azken eguneratzea: 2021