Jessica Sarah Rinland artista argentinar-britainiarraren lana nazioartean proiektatu eta erakutsi da Torontoko Zinema Jaialdian, New Yorkeko Zinema Jaialdian, Londresko BFI Zinema Jaialdian, Rotterdamen, Oberhausenen, Cinema du Reel jaialdian, Somerset Hous zentroan (2016) eta Bloomberg New Contemporaries erakundean (2011). Hainbat sari irabazi ditu: Locarnoko Zinema Jaialdian aipamen berezia (Those That, at a Distance, Resemble Another, 2019), Mugimenduko Irudiaren Biurtekoan lehen saria (Black Pond, 2018), Ann Arborreko Zinema Jaialdian Arts + Science saria (2014), LSFFn ICAren Film Esperimental Onenaren saria (2013) eta MITen Schnitzer saria arteetako bikaintasunagatik (2017). Egonaldi hauek egin ditu: Harvardeko Unibertsitateko Zinema Ikasketen Zentroa, Somerset House Studios, Flaherty Seminar Fellow, MacDowell eta e Ikusmira Berriak. Arte Ederretan lizentziaduna da Central Saint Martins eskolan (Londresko Arteen Unibertsitatea) eta Arte, Kultura eta Teknologian masterra du Massachusettseko Teknologia Institutuan.
Profil honen azken eguneratzea: 2021