Ivan Granovsky zinemagilea, ekoizlea, banatzailea eta komisarioa da. Azken 10 urteetan, Latinoamerikako hainbat produkzioren buru izan zen, batez ere Argentinan. Banatzaile gisa Latinoamerikako hainbat film estreinatu zituen Argentinan. Jarduera horien ondoren, Granovskyk bere lehen filma egin zuen, Los territorios, 2017an Rotterdamen estreinatua. Hiru urtez LoboLab zuzentzen aritu ondoren, FIC Mar del Platako egile zinemaren nazioarteko koprodukzio topaketa, CATAPULTAko (FICUNAMen sormen sustapenerako plataforma berria) komisario nagusi izendatu zuten.
Profil honen azken eguneratzea: 2022