Acciones de investigación /

Andréi Tarkovskiren lezio galduak

Andréi Tarkovskiren lankide estuenetako baten artxiboan Tarkovskik emandako zinema eskolen 90 orduko grabazioen aurkikuntza bikaina egin ondoren, Elías Querejeta Zine Eskolak grabazio horiek ikertzeko, berritzeko eta hedatzeko proiektu batean parte hartzen du Tarkovski Institutuarekin batera. Uste zen Andréi Tarvkoskik Moskuko zinema eskolan grabatutako zinema lezioek zazpi ordu irauten zutela, hainbat hizkuntzatara itzulitako (gaztelaniaz Atrapad la vida gisa argitaratuak Errata Naturae-n) irakaskuntza material labur baina bikaina osatuz. Nolanahi ere, berriki eginiko ikerketa batek aurkitu du soinu grabaketen 90 ordu inguruko material ezezaguna ere badagoela. Materiala Masha Chugunovaren artxibo pertsonalean zegoen. Chugunovak Tarkosvkiri lagundu zion hainbat urtez bere eskola eta hitzaldietan.

tarkovskiportada-BcXL
tarkovskiportada-BcXL
tarkovskiportada-BcXL
tarkovskiportada-BcXL
tarkovskiportada-BcXL
tarkovskiportada-BcXL
tarkovskiportada-BcXL
tarkovskiportada-BcXL
tarkovskiportada-BcXL
tarkovskiportada-BcXL
tarkovskiportada-BcXL
tarkovskiportada-BcXL
tarkovskiportada-BcXL
tarkovskiportada-BcXL
tarkovskiportada-BcXL
tarkovskiportada-BcXL
tarkovskiportada-BcXL
tarkovskiportada-BcXL
tarkovskiportada-BcXL
tarkovskiportada-BcXL
tarkovskiportada-BcXL
tarkovskiportada-BcXL
tarkovskiportada-BcXL
tarkovskiportada-BcXL

Andréi Tarkovski semeak zuzentzen duen Tarkovski Institutuan proiektu bat jarri dute abian altxor hori ikertzeko, zaharberritzeko eta zabaltzeko. Ikerketa horretan hartzen du parte EQZEk, ikerketa zinematografikoko zentro gisa. EQZE Estatuko bakarra da proiektu horretan parte hartzen.

Labur esanda, aurkitu diren materialak 1975. urtetik hasi eta 1981. urtera arte grabatu ziren soinu-grabazioak dira, eta honako hau dute:

  1. Andrei Tarkovskiren zinema-lezioen bi ziklo, 1977. urtean eta 1981. urtean Moskuko gidoilarientzako eta zinema zuzendarientzako goi-ikasketetan emandakoak (40 ordu inguru).
  2. 1976tik 1981era ikusleekin edukitako hainbat topaketa Gorki-n (egun Nizhny Novgorod), Dnepropetrovsk-en, Kazán-en, Leningrado-n (egun San Petersburgo), Novosibirsk-en, Riga-n eta Tomsk-en (40 ordu inguru).
  3. Tarkovskik edukitako hainbat topaketa profesional: Estoniako zinemagileekin (Tallin, 1975), Stalker-en protagonistekin (Tallin, 1975), Mosfilm-eko zinema teknikariekin eta zinemagile gazteekin (Mosku, 1980) eta SESBeko Zinemagile Batasuneko zinemagile gazteekin (Mosku, 1981) (10 ordu inguru).

Eskola, topaketa eta hizketaldi horietan Tarkovskik zinemagile lanaren barneko hainbat alor jorratzen ditu, auzi estetikoak, etikoak, filosofikoak eta psikologikoak, esate baterako; eta teoria eta praktika zinematografikoaren inguruko hausnarketekin tartekatzen ditu: mundu mailako kultura auziak, zibilizazioaren garapenaren aurrean zuen jarrera…

EQZEk bi topaketa antolatu ditu material horietan oinarrituta. Lehenengoa, 2017ko abenduaren 6an egin zen, eta El espejo (Zérkalo, 1975) sormen prozesua izan zuen ardatz, bai eta zinemak beste antzeko arte batzuekiko duen (pintura, literatura edo musika) harremana ere. Bigarren topaketa 2018ko maiatzaren 12an egin zen. Zinemagilearen obrari buruz beste zuzendari batzuek eginiko ohar eta iruzkinak bildu zituen, besteak beste hauenak: Ingmar Bergman, Robert Bresson, Otar Iosseliani, Grigori Kozintsev, Lumière anaiak, Sergei Parajanov eta Luis Buñuel.

Fitxa teknikoa

Lan taldea:
Masha Chugonova, Andréi Andréievich Tarkovski, José Manuel Mouriño

Erakunde erlazionatuak:
VGIK, Istituto Internazionale Andreij Tarkovskij, Elías Querejeta Zine Eskola

Kronologia:
Uztaila 2017 - Abendua 2020

Ikerketa lerroa:
Zinearen transmisioa eta irakaskuntza

Estekak
Lehen saioaren argazkiak
Bigarren saioaren argazkiak
Cristina Álvarez eta Adrian Martinek sortutako bideo-saiakera (bigarren saioan aurkeztua)