Daniel Delgado

Archivo

Dramaturgian lizentziatu zen, Arteen Unibertsitatean (ISA), 2018an. Urte berean, San Antonio de los Bañoseko Nazioarteko Zinema eta Telebista Eskolan sartu zen, eta gaur egun karrerako azken urtea ari da egiten, Gidoigintzako Katedran. 2019. urtean, Lucía Malandro zinemagile uruguaiarrarekin batera, “cine de camara” izeneko proiektua sortu zuen, narratiba eta hizkuntza zinematografiko berriak esploratzeko. Ikerketa eta esperimentazio lan horretatik abiatuta egin dituen film laburrak mundu osoko zinema jaialdi prestigiotsuetan eman dituzte. Gaur egun, Las Hortensias egiten ari da, bere fikziozko opera prima, baita film luze dokumental bat ere: La Isla Sumergida.

Profil honen azken eguneratzea: 2022