Luciana Merino Blamey

Creación
Luciana Merino Blamey (C07 (2024-2025))

Luciana Merino zuzendari eta gidoilari txiletarra da. Txileko Unibertsitatean Zine eta Telebistako gradua ikasi ondoren, errealitatearen bazterrak eta desbideratzeak tenkatzen dituen zinema hibridoa esploratzen jardun du. Haren azken film laburra, Al sol, lejos del centro, Berlinaleko sekzio ofizialean estreinatu zen, eta Teddy Awards sarietarako proposatu zuten. Hong Kong Film Festival-en eta FICCIn ere parte hartu du.

Euskarri digitalekin esperimentatuz, haren obrek errepresentazioaren mugak eta imajinario berriak sortzeko gaitasuna areagotzen dituzte. Lehenago, Apuntes para hacer un ZUM film laburra ekoitzi zuen, eta zine esperimentaleko zenbait zirkuitutan estreinatu zen, hala nola Koreako NEMAF eta Txileko Ficvaldivia.

Lankidetza-talde bateko kide ere bada, eta, haren baitan, Visions du Reel, Clermont Ferrand, FICCI eta Docs MX zinema-jaialdietan estreinatutako proiektuetan aritu da gidoilari eta ikertzaile gisa lanean.

Profil honen azken eguneratzea: 2024