Berriak /

FICCIk Luis Esguerraren "Dos veces bestia" estreinatuko du

FICCIren 64. edizioak Luis Esguerra EQZEko ikaslearen lehen film luzea den Dos veces bestia filmaren mundu estreinaldia aurkeztuko du. Eskolan garatutako beste film luze eta labur batzuez gain, zinema-jaialdiak Laura Alhachek komisariatutako "Costas: Archivos de la diáspora" programa ere hartuko du. EQZEn digitalizatutako hainbat film ikusi ahal izango dira ziklo horretan.

2025/03/31
FICCIk Luis Esguerraren \

Cartagena de Indiaseko Nazioarteko Zinema Jaialdiak (FICCI) Luis David Esguerraren Dos veces bestia lehen film luzea aurkeztuko du lehenengoz mundu mailan. Bosgarren promozioko ikasleak EQZEn garatutako proiektua lehiaketa kolonbiarrera itzuliko da, aurreko edizioan postprodukzioaren saria eskuratu ondoren.  

Bestalde, Berlinalen lehiatu ziren bi film, Ernesto Martínez Bucioren El diablo fuma (y guarda las cabezas de los cerillos quemados en la misma caja) –opera prima onenaren sariaren irabazlea– eta Paula Tomás Marquesen Duas vezes João Liberada, film luzeen hautaketaren parte izango dira, eta hor ere izango da Celeste Rojas Mugicaren Una sombra oscilante ere. 

Era berean, film laburren hautaketan eskolan garatutako proiektuak egongo dira. Horixe da Maria Inês Gonçalvesen La durmiente lanaren kasua, Rotterdamen Europako film labur onena izateko izendapena jaso ondoren baitator jaialdira, eta Pedro Gonçalves Ribeiroren REZBOTANIK. FICCI jaialdian, halaber, Cuando ellas se fueron solo quedó un pequeño ruido en la montaña lana estreinatuko da, zortzigarren promozioko ikasle Laura Dávila Argotyren film laburra. 

Jaialdian "Costas: Archivos de la diáspora" zikloa eskainiko da, Laura Alhach komisario duena. Alhach Artxiboko bosgarren promozioko ikaslea da. Programa hori EQZEren “C3. Lerrokatu gabeko zinema-artxiboak” ikerketa proiektuaren esparruan garatu da, eta digitalizatutako zenbait izenburu jasoko ditu, hala nola Antuca (María Barea, 1993) eta Opus Habana (Me-moría del subdesarrollo (Ricardo Vega, 1965).  

Jaialdiaren 64. edizioa apirilaren 1ean hasi eta 6an amaituko da.