IREKI DA IZEN-EMATEA (otsailak 1-28)

Onarpena

arrow

Elías Querejeta Zine Eskolak graduondoko ikasketak eskaintzen ditu, pertsona arteko konpromisoarekin eta zinemagintzan erabat murgildurik.

Programa akademikoa goi-mailako unibertsitate-titulazioa (lizentziatura edo gradua) badaukaten edo lortzeko prozesuan dauden ikasleei dago zuzenduta, baita zinema-eskoletako ikasketak amaitu dituzten ikasleei ere. Salbuespen gisa, zentroak ebaluatuko ditu zinemaren arloko esperientzia edo beste merezimendu ebaluagarri batzuk egiaztatzen dituzten hautagaien kasu partikularrak.

Plazen arabera izango dira onarpenak, eta 15 plazako muga ezartzen da espezialitate bakoitzeko.

Epea zabalik otsailaren 1etik 28ra

1. Izen Ematea

2026/2027 ikasturtean izena emateko epea otsailaren 1ean hasiko da (00:00 CET) eta bukatu, berriz, hilaren 28an (23:59 CET).

Propio prestatutako plataformaren bidez bakarrik eman ahal izango da izena.

2026-2027 ikasturteko prezioa 5.200 eurokoa da (baieztapenaren zain).

Izen-ematea horretarako prestatutako plataformaren bitartez bakarrik egin daiteke (ikus eskuinean editatu ezin den formularioa). 

Hautapen prozesuan parte hartzeko prozedura honako hau izango da:

1. Datu pertsonal eta akademiko guztiak emateaz gainera, hautagaiek zer espezialitatetan parte hartu nahi duten adieraziko dute, lehentasun hurrenkeran. Onarpen epaimahaiak informazio hori baloratuko du, baina hautagaiak beste ibilbide batzuetan parte hartzera gonbidatu ahal izango ditu.

Datuak zuzenak direla egiaztatzea gomendatzen da, batez ere harremanetarako metodoak (posta elektronikoa eta telefono-zenbakia).

2. Hautagaiek, eskaerarekin batera, dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

  1. NAN, AIZ edo pasaportearen kopia
  2. Biografia labur bat (ikus adibideak).
  3. Curriculum vitaea.
  4. Titulua eta/edo espediente akademikoa.
  5. Motibazio gutuna.
  6. Portfolioa (hautazkoa). Ikus-entzunezko artxiboen kasuan, harrera egiteko onartutako euskarria esteka da.
  7. Txosten bat, non ikasleek ikasturtean garatu nahi duten proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzten. Proiektuaren formatuta eta tipologia librea da (ikus EQZEn garatutako proiektuak). 

Dokumentazioan sartzen diren fitxategiak edo estekak operatiboak direla egiaztatzea gomendatzen da.

Ez da gomendio-gutunik onartzen.

Ez da onartuko eskaera formalizatu ondoren bidalitako dokumentaziorik.

Plazen muga 15 ikaslekoa da, espezialitate bakoitzeko.

Eskatzaileek hautagai-zerrendaren egoera kontsultatu ahal izango dute. Horretarako, izena emateko prozesua amaitu ondoren jasoko duten jarraipen-esteka baliatu beharko dute. Esteka hori onarpen-prozesua amaitu arte egongo da aktibo.

2. Onarpena

Onarpen epean jasotako eskaerak Onarpen Epaimahaiak eta zentroko Zuzendaritza Akademikoak ebaluatuko dituzte.

Lehen balorazio bat egin ondoren, hautagaiei elkarrizketa baterako deitu ahal izango zaie (presentziala edo online).

Zentroak eskaeraren erantzuna jakinaraziko die hautagaiei. Hiru hauetakoren bat izan daiteke: onartua, itxarote zerrendan edo ez onartua, eta parte hartzera gonbidatzen dituen ibilbidea. Jakinarazpena ekainaren lehen astean egingo da.

Itxarote zerrendan geratzen diren hautagaiek zerrenda horretan jarraitu nahi dutela berretsi beharko dute. Egoera behin betiko erabaki gabe gera daiteke abuztuaren amaierara arte; hots, hautapen prozesua behin betiko amaitu arte.

EQZEk eskatzaileei beren egoerari buruzko informazioa emateko eskubidea du, prozesuaren edozein unetan. Komunikazio guztiak onarpen eskaeran adierazitako helbide elektronikora igorriko dira.

Salbuespen gisa, zentroak onarpen-epea luzatzeko eskubidea gordeko du plaza hutsak gelditzen badira. 

Behin onarpena jakinarazita, aukeratutako hautagaiek bost egun izango dituzte zentroak proposatutako plaza onartzen dutela berresteko.

Onarpena berretsi ondoren, eskatzaile horiek aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko beharrezko informazio guztia jasoko dute, bai eta matrikularen kostua formalizatzeko eta ordaintzeko epeak eta metodoak ere.

Erreserba-seinalea (matrikularen zenbatekoaren % 20) adierazitako epean ordaindu ondoren bakarrik onartuko da hautagaia EQZEn.

Aukeratutako hautagairen batek baja hartzen badu plaza-erreserbaren zenbatekoa ordaindu ondoren, ezin izango du ordaindutako zenbatekoa berreskuratu.

Itxaron-zerrendan dauden hautagaiek zerrenda horretan jarraitzeko borondatea berretsi beharko dute. Gerta liteke hautagaien egoerari buruzko behin betiko ebazpena abuztu amaieran irtetea, hautaketa-prozesua erabat amaitu ondotik.

EQZEn onartzeko, erreserba-seinalea ordaindu beharko da ezarritako epearen barruan; hau da, matrikularen zenbatekoaren % 20.

Zenbateko hori ez da itzulgarria, baina deskontatu egingo da matrikularen azken preziotik.

3. Matrikulazioa

Erreserbaren % 20a ordaindu eta matrikula  formalizatu ondoren, ikasleak gainerako %80a ordaindu beharko du. Ordainketa hori bi modutara egin daiteke: 
Ikasleek matrikula egin ondoren ordaindu beharko dute gainerako % 80a. Ordainketa hori bi modutan egin daiteke:

  • Ordainketa bakarrean: % 80, 2025eko irailaren 1etik 11ra.
  • Ordainketa zatikatuan: 
    • Lehen zatia: % 40, 2025eko irailaren 1etik 11ra.
    • Bigarren zatia: % 40, 2025eko abenduaren 1etik 11ra.

Ordainketa guztiak banku-transferentzia bidez egingo dira.

Aurre-matrikulazio fasean, hautatutako ikasleek dokumentu hauek bidali beharko dituzte:

  • Masterrean edo Unibertsitate Hedakuntzako Diploman sartzeko erabiltzen den titulua eskaneatua.  
  • E-5 inprimakia: Goi mailako Hezkuntzaren Europako Esparru kanpoko titulua homologatu gabe duten ikasleentzat. Titulua eskaneatua eta Espediente akademikoa atxiki behar dituzte bere eskariari.  
  •  EHUko II Eranskina: Unibertsitateko gradu edo lizentziatura titulurik ez duten ikasleentza Unibertsitatean sarbidea ematen dion titulua aurkeztu beharko du (Batxillergo titulua, adibidez) eta lan esperientzia frogatu (CVa eta gizarte segurantzak ematen duen lan-bizitza aurkeztu behar ditu).  
  • Pasaporte argazki berri bat, jpeg formatuan.

Matrikulazio fasean, hautatutako ikasleek dokumentu hauek bidali beharko dituzte:

  • Masterrean edo Unibertsitate Hedakuntzako Diploman sartzeko erabiltzen den titulu digitala (egiaztatu daitezken sinadurak dituena edo online egiaztatzeko modua duena) edo fotokopia konpultsatua. EHUko titulua duten ikasleek ez dute aurkeztu behar.

Gipuzkoan bizi diren hiru ikaslek Aldundiko Kultura Departamentuaren EQZE bekak jaso ahal izango dituzte eskolako graduondoko ikastaroetako batean izena emateko; laguntza horiek 2.500 eurokoak izango dira.

Oinarriak datozen asteetan argitaratuko dira.


TSH Talent Foundation erakundeak hamar hilabeteko bi ostatu-beka eskainiko ditu (2026ko irailetik 2027ko ekainera) The Social Hub Donostia egoitzan. Irabazi-asmorik gabeko erakunde honek egoera ahulean dauden ikasleentzako prestakuntza-programak kudeatzen ditu, goi-mailako hezkuntzarako sarbidea eta garapen profesionala errazteko asmoz.

OINARRIAK

IZEN-EMATEA ETA ONARPENA

Aurkeztu dezaket nire hautagaitza ikasketak amaitu gabe edukiz gero? 

Bai. Izangaiak bere ikasketen azken urtean ematen badu izena eta ez badu ikasketa-titulua EQZEn ikasturtea hasi baino lehen, espediente akademikoa aurkeztu beharko du gainerako agiriekin batera. 


Zer eduki jaso behar dira proiektua aurkezteko dosierrean? 

Dosierrean zehatz-mehatz deskribatu beharko da proiektua. Era berean, garapen-fasea edo -estadioa identifikatu behar da, eta hautagaiak proposamen artistikoa ebaluatzeko garrantzitsutzat jotzen duen informazio gehigarri guztia aurkeztu behar du, hala nola testuak, irudiak, zirriborroak, erreferentziak, gidoia edo moodboarda.  

Dosier idatziak ez ezik, bestelako aurkezpenak ere onartzen dira. Dokumentu horrek luzera eta formatu askeak ditu, eta gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez aurkez daiteke. 

Ikusi EQZEn garatutako proiektuak


Zer prezio du matrikulak? 

Atal honetan argitaratuko da 2026/2027 ikasturterako matrikularen kostu osoa. 2025/2026 ikasturteko prezioa 4.700 euro izan zen, erreferentzia gisa hartzeko. Zenbateko hori erreferentziatzat baino ez da hartu behar. 


Ba al dago ordainketa zatikatzeko aukerarik? 

Bai, matrikula bi zatitan banatzen da: plaza erreserbatzeko hasierako ordainketa eta gainerako zatia. Bigarren zati hori bi epetan ordain daiteke. 

  1. Plaza erreserbatzea 

Hautagaia onartuta dagoela jakinarazi ondotik, matrikularen % 20 ordaindu beharko da plaza erreserbatzeko. Horretarako, astebeteko epea izango du hautagaiak, plaza onartzen denetik aurrera. 

  1. Gainerako ordainketa 

Ikasleek matrikula egin ondoren ordaindu beharko dute gainerako % 80a. Ordainketa hori bi modutan egin daiteke: 

Ordainketa bakarrean: % 80, 2026eko irailaren 1etik 11ra. 

Ordainketa zatikatuan:  

  • Lehen zatia: % 40, 2026eko irailaren 1etik 11ra. 
  • Bigarren zatia: % 40, 2026eko abenduaren 1etik 11ra. 

Ordainketa guztiak banku-transferentzia bidez egingo dira. 


Noiz jakingo dut onartua izan naizen?

Zentroak eskaeraren erantzuna jakinaraziko die hautagaiei. Hiru hauetakoren bat izan daiteke: onartua, itxarote zerrendan edo ez onartua, eta parte hartzera gonbidatzen dituen ibilbidea. Jakinarazpena ekainaren lehen astean egingo da.


IKASTURTEA

Zenbat irauten du ikastaroak? 

EQZEko masterrek 2026ko irailetik 2027ko abendura iraungo dute. Ikasturtea sei moduluen inguruan antolatzen da, eta haien iraupena aldakorra da. Lehenengo bost moduluak (irailetik uztailera) irakaskuntzakoak dira, eta presentzialak. Seigarren modulua (abuztutik abendura) mistoa da (irakaskuntzakoa eta master amaierako proiektua garatzeko), eta erdi-presentziala. Azken modulu horretan eskolak ez ezik amaierako proiektua ere sartzen dira (Master Amaierako Lana, alegia). Azkenik, 2028ko urtarriletik ekainera izango dira Master Amaierako Lana berrikusteko eta ebaluatzeko aldia eta curriculumetik kanpoko praktikak.

Ikastaroak 60 ECTS kreditu ditu, eta aurrez aurre ematen da, lanaldi osoan. 


Zer hizkuntzatan ematen dira eskolak? 

Gaztelaniaz dira EQZEren programa akademikoaren edukien eta jardueren % 75 inguru (irakasgaiak, mintegiak, topaketak eta abar). Gainerako eskolak ingelesez izaten dira batez ere.  

Laguntzari edo tutoretzari dagokionez, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez lan egin daiteke, tutorearen arabera. Azken lana defendatzeko eta aurreko aurkezpenetan jendaurrean aurkezteko, hiru hizkuntzotako edozein baliatu ahal izango da.  

Eskolak ez du eskatzen gaitasun-ziurtagiri ofizialik, ezta hizkuntza-probarik ere, baina gomendagarria da gaztelaniaz eta ingelesez ondo jakitea. Alderdi hori kontuan hartuko da hautaketa-prozesuan. 


Zer dedikazio eskatzen dute EQZEko ikasketek? 

Zaila da jarraibide zehatzak ezartzea, baina esan daiteke proposamena zorrotza dela. Eskolak goizeko zein arratsaldeko ordutegian programatu daitezke, eta kasu batzuetan egun osoa hartzen dute. Irakaskuntzan emandako denboraz gainera, kontuan hartu behar da, orobat, proiektu pertsonala egiteko, ikerketa-proiektuetan parte hartzeko, praktiketarako eta proiektuarekin lotutako erakundeetarako behar den denbora. 


Alda daiteke ikasturtean zehar izena emateko garaian aurkeztutako proiektua? 

Bai. Ikasleek libre dute hasierako proiektua aldatzea, betiere kontsulta egin ondotik eta tutorearen onespenarekin. 


Eskolak aurrez aurre ala online dira? 

Salbuespenak salbuespen, aurrez aurrekoa da EQZEn egiten den jarduera akademiko guztia. 


Nahitaezkoa da eskoletara joatea? 

Bai, nahitaezkoa da aurrez aurreko eskoletara eta jardueretara erregulartasunez joatea, eta funtsezkotzat jotzen da, gainera, ebaluaziorako eta aurrerapen akademikorako. 


Zer titulazio lortzen da EQZEn? 

2019az geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) master propio gisa aitortzen ditu EQZEren graduondokoak. Programa horiek baliokideak dira akademikoki, eta, ondorioz, Unibertsitatearen berezko ikastegietan ematen direnen ondorio profesional berberak dituzte. 


Zer irteera profesional dituzte EQZEren graduondokoek? 

Irteera profesionalak aldatu egiten dira egindako espezialitatearen arabera: 

  1. Artxiboa 

  • Filmoteketan eta zinemateketan lan egitea
  • Filmak zaintzeko enpresak eta zaharberritze-departamentuak
  • Dokumentazio-zentroak
  • Laborategi profesionalak
  • Ikus-entzunezko bildumak kudeatzea
  • Ikerketa-lana zentro teknologikoetan eta unibertsitateetan
  1. Komisariotza 

  • Zinema-jaialdiak eta -lehiaketak
  • Museoetan, galerietan eta arte-zentroetan kultura-proiektuak kudeatzea
  • Argitalpen-lana
  • Ikus-entzunezko kritika eta saiakera
  • Ikerketa
  1. Sorkuntza 

  • Film-zuzendaritza
  • Ikus-entzunezko sorkuntza
  • Arte- edo argazki-zuzendaritza
  • Muntaia zinematografikoa

Ikusi informazio-liburuxkak: Artxiboa | Komisariotza | Sorkuntza


BESTE GALDERA BATZUK

EQZEk badu ikasleentzako egoitzarik? 

EQZEk ez du egoitza propiorik, ezta ostatu-instalaziorik ere. Hala ere, eskolak eman diezaieke informazioa ikasleei, etxebizitza bilatzen laguntzeko. 


EQZEk ematen du laguntzarik bisak kudeatzeko? 

Bisa lortzea eta kudeatzea ikasle bakoitzaren ardura da. Alabaina, EQZEk beharrezko dokumentazio emango du ikasle‑bisa eskabidea babesteko (onarpenerako gutuna, programaren informazio akademiko egokia, eta abar). 

Gomendatzen da bisa‑eskaera prozesua onarpenerako gutuna jaso bezain pronto hastea, izapidetze‑epeak luzeak izan baitaitezke, eta kontsu­latu edo enbaxada bakoitzaren arabera aldatzen dira.


Bisitatu dezaket eskola?  

EQZEren instalazioak bisitatzeko interesa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan onarpena@zine-eskola.eus helbidearen bitartez, eta bisita bat hitzartuko dugu. 


Posible da eskolako arduradunekin edo ikasleekin harremanetan jartzea? 

EQZEko masterrei edo izena emateko prozesuari buruzko aholkularitza behar baduzu, jarri gurekin harremanetan onarpena@zine-eskola.eus helbidearen bitartez, eta zenbait orientabide emango dizkizugu.

Ezingo da egin bisitarik aldez aurretik erreserbatu gabe, ezta eskolaren baieztapenik gabe ere. 

Epea zabalik otsailaren 1etik 28ra

EQZEk onarpen-prozesuari buruzko online informazio-saioak antolatzen ditu aldian-aldian.

Hurrengo saioa:

  • Otsailak 10, asteartea

Saio guztiak 16:00etan izango dira, Europako ordu zentralean (CET).

Izen-ematea

Aldez aurretik izena eman behar da hurrengo formularioaren bitartez.

Hiru master programa:
Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza

Artxiboa Masterrak aurrez aurre jartzen ditu ikasleak zinemak ondare material eta immaterial gisa sortzen dituen dilema teoriko, tekniko eta etikoen aurrean.

Komisariotza Masterrak zinema kuradoretzaren espezifikotasuna definitu nahi du, etorkizun handikoa, baina epistemologia propioa identifikatu eta garatzeke dago oraindik.

Sorkuntza Masterrak obra bat asmatu, esperimentatu, sortu eta gauzatzeko prozesu sortzaileekin zerikusia duten alderdi guztiak jorratzen ditu.

Epea zabalik otsailaren 1etik 28ra