Natalia Marín

Zinemagilea
Natalia (Tutorea)

Natalia Marín (Espainia, 1982) artista, programatzailea eta irakaslea da. 2009an ekin zion ibilbide artistikoari, “Los hijos” zinema esperimentaleko kolektiboaren barruan, Javier Fernández Vázquezekin (Anunciaron tormenta) eta Luis López Carrascorekin (El año del descubrimiento) batera. Bere lanek ibilbide zabala egin dute Estatuko eta nazioarteko jaialdi eta arte zentroetan. Bakarka egin duen azken lana, La casa de Julio Iglesias, Locarno Film Festivalen estreinatu zuten eta gero besteak beste Toronto International Film Festival, Viennale eta Mar del Plata jaialdietan aurkeztu zuten; gainera, Expanded Plus Utopia erakusketa kolektiboan parte hartu zuen Jeonjuko Nazioarteko Jaialdian (Hego Korea). Irakasle gisa, EICTV (Kuba), ECAM eta EQZE eskolekin lan egiten du urtero. Donostia Zinemaldiko Hautaketa Batzordeko kide izan da, eta, gaur egun, Espainiako Zinematekako Programazio koordinatzailea eta programatzailea da. 

Profil honen azken eguneratzea: 2022