Programa publikoak /
Zinema anonimo eta zurtzaren historiak (eta estetikak)
Zinema amateurra eta autoretzaren kontzeptuaren inguruko mintegia
Aztergai hartuta bai anonimatoaren ideia bai ikuspuntu horretatik abiatutako artxibo filmikoen esplorazioa, Elías Querejeta Zine Eskolak nazioarteko mintegi baterako deia egin du, urriaren 26, 27 eta 28rako, gaitzat hartuta zinema amateurra, “izenik gabeko” filmak, eta autoretzaren kontzeptua. Mintegia irekia da jendearentzat, oro har, eta bilduko ditu zinema zurtza eta artxiboen sekretuak lantzen dituzten espezialistak, kontserbatzaileak, artista bisualak, zinemagileak eta aztertzaileak. Saio guztiak pentsatuta daude saio mistoak izan daitezen; esate baterako, proiekzio laburrez irudiztatutako hitzaldiekin.
Aztergai hartuta bai anonimatoaren ideia bai ikuspuntu horretatik abiatutako artxibo filmikoen esplorazioa, Elías Querejeta Zine Eskolak nazioarteko mintegi baterako deia egin du, urriaren 26, 27 eta 28rako, gaitzat hartuta zinema amateurra, “izenik gabeko” filmak, eta autoretzaren kontzeptua izenburu honen pean: Zinema anonimo eta zurtzaren historiak (eta estetikak).
Zinema anonimoa ez da bitxikeria bat, baizik eta XX. mendeko zinema-produkzioaren puska handi baten izendatzaile komuna. Zinema anonimoa da, hasteko, sinadurarik ez duena: etxeko zinema, zinema zurtza, zinema industriala, zinema amateurra, osatugabea edo zentsuratua, erabaki politikoengatik edo testuinguru sozialengatik artxibo bateko apaletan ahaztua, beren burua autore gisa ikusi ez zuten edo instituzio filmikoak halakotzat ez jotzea erabaki zuen zinemagile haien filmak. Zinema anonimoa da, orobat, kredituak izan arren –baita autore zigilua ere–, jende anonimoaren bizitzako istanteak jasotzen dituena: begi ezezagunak kamerari begira, urruneko lurralde batetik. Zinema horretako protagonistak ez dira izarrak, begitarte iheskorrak baizik.
Autoretzaren kontzeptua ezin berezizkoa da zinemaren historia eta estetika interpretatu diren modutik, aurrena, star system delakoarekin (izarren sistema), eta gero, la politique des auteurs delakoarekin (autoreen politika). "Izenik gabeko zinema" bat aipatze hutsa (hau da, anonimoa bere hedaduran), kontraesanean dago historiografia eta kritika zinematografikoaren funtsezko kategoria batekin; hainbesteraino non anonimatuak egiazki eratzen baitu film kategoria berri eta subertsibo bat, "izenik gabeko zinema"rena berarena, hain zuzen ere; alegia, zinema mota bat, zaila dena izendatzen, identifikatzen, sailkatzen eta definitzen, etengabe galderak egiten dituena kanonari, isiltasunari eta ezagutu uste dugun historiari buruz. Filmen anonimotasunaren kategoriak zinemari buruzko topiko asko jartzen ditu auzitan eta amateur hitzaren hasierako esanahia berreskuratzeko aukera ematen du; amateurra berez ordainsaririk edo aitorpenik espero ez duena baita, lengoaia zinematografikoa ikertzeko askatasuna nahi duena, alegia..
Mintegia irekia da jendearentzat, oro har, eta zinema zurtza eta artxiboen sekretuak lantzen dituzten espezialistak, kontserbatzaileak, artista bisualak, zinemagileak eta aztertzaileak bilduko ditu. Saio guztiak pentsatuta daude saio mistoak izan daitezen; esate baterako, proiekzio laburrez irudiztatutako hitzaldiekin.