Programa publikoak /

Dejemos que la casa se ensucie: Seguro que Bach cerraba la puerta cuando quería trabajar (Narcisa Hirsch, 1979) + Las lindas (Melisa Liebenthal, 2016)

Seguro que Bach cerraba la puerta cuando quería trabajar (Narcisa Hirsh, 1979)
Seguro que Bach cerraba la puerta cuando quería trabajar (Narcisa Hirsh, 1979)
2023/10/27
19:30
Proiekzioa

Emakume zinemagile argentinarrak

Film saioa (Kontadores).

Seguro que Bach cerraba la puerta cuando quería trabajar (Narcisa Hirsh, 1979, 27min.)

Narcisak hiru aldiz egin zuen film hori. 1974an, 1979an eta 2005ean. Hau 79. urteko bertsioa da. Emakume batzuk, lagunak, gonbidatzen ditu, eta aurrez aurre filmatzen ditu, lehen planoan, soinurik gabe. Geroago, super 8a proiektatzen die, eta emakume horiek beren irudiari hitz egin behar diote.


Biografía

Narcisa Hirsch (1928, Berlin). Argentinarra da, berak hala erabakita; zinemagilea da, eta ibilbide luzea egina du zinema esperimentalean. 60ko eta 70eko hamarkadetan, bere jarduera zabaltzeko modu desberdinak erabili zituen: instalazioak, objektuak, performanceak, grafitiak eta esku-hartze desberdinak hirian. Bere lanetan, garrantzi handiko gaiak azaltzen ditu, hala nola maitasuna, jaiotza eta heriotza; edo emakumeen izaerari buruzko galderak, bereziki intimoa den irudien lengoaia baten bidez birsortuak, poesia bisual eta sonoro nabarmenaz lagunduta. Orain arte, 30 film baino gehiago eginak ditu Super 8an, 16 mm-tan eta bideoan Horien artean, film luzeak, laburrak eta dokumentalak daude.


Filmografia

El mito de Narciso (2011), El aleph (2005), Homecoming (2001), Ama-zona (2001), Rumi (1999), A Dios (1989), Ana dónde estás (1985), Pioneros (1979), Mujeres (1979), Testamento y Vida interior (1977), Taller (1975), Bebes (1974), Come out (1974), Marabunta (1967)...


Las lindas (Melisa Liebenthal, 2016, 77 min.)

Bere esperientzia pertsonalean eta bizitza osoko lagunekin izandako elkarrizketetan oinarrituta, errealizadoreak genero femeninoaren eraikuntza moldatzen duten agindu eta debekuei buruz galdetzen du, bereziki irudiari dagokionez.


Biografía

Melisa Liebenthal (1991, Buenos Aires) zine-zuzendari eta muntatzailea. Bere lanak identitateari buruz eta horrek irudi bat eraikitzeko duen loturari buruz gogoeta egiten du, material desberdinak espiritu ludiko baten bidez artikulatzen dituzten saiakera-filmetan, dokumentaletik eta esperimentazio bisualetik hasita fikziozko narratibaraino, irudi-mota bakoitzaren espezifikotasunaren kontzientzia biziari eutsiz beti. experimentación visual hasta la narrativa de ficción, conservando siempre una viva conciencia de la especificidad de cada tipo de imagen. Haren filmak Rotterdam, Berlin, Mar del Plata eta BAFICI nazioarteko zinemaldietan saritu ziren, eta, FIDMarseille, Edinburgo eta Turingo zinemaldietan proiektatu ziren, bai eta MoMAn eta Film at Lincoln Centerren ere, besteak beste.


Filmografia

El rostro de la medusa (2022), Aquí y allá (2020), Constanza (2018), Las lindas (2016).


Dejemos que la casa se ensucie. Ciclo de Cineastas argentinasLucía Dellacha, EQZEko bosgarren promozioko ikasleak komisariatutako zikloa da.