Programa publikoak /

Dejemos que la casa se ensucie: Rey muerto (Lucrecia Martel, 1995) + Familia Sumergida (María Alché, 2018)

Familia Sumergida (María Alché, 2018)
Familia Sumergida (María Alché, 2018)
2023/11/03
19:30

Emakume zinemagile argentinarrak

Film saioa (Kontadores).

Rey Muerto (Lucrecia Martel, 1995)

Rey Muerto filmean, jendea siesta egiten ari da, Juana etxetik ateratzen denean, bere seme-alabekin eta poltsekin. Leihoak irekitzen dira. Juanak ihes egiten du. Baten batek senarrari abisatu dio. Juanak pistola bat darama. Bere hitzetan: "neska nintzenean egiten nituen westernetako bat zen, baina lortuxeagoa, ezagutza pixka bat gehiagorekin, ahal genuenarekin eginda, esperientzia hori zinema-eskola izan zedin saiatuz".


Biografia

Lucrecia Martelek (Salta, 1966) Zinematografiako Esperimentazio eta Errealizazio Eskola Nazionalean ikasi zuen, Buenos Airesen. 2001ean, Lucreciak bere lehen film luzea, La ciénaga izenekoa, estreinatu zuen. «Argentinako zinema berria»ren ikonoa bihurtu zen. Opera prima horrek sariak irabazi zituen Berlingo, Habanako eta Toulouseko Nazioarteko zinemaldietan. 2004an, La niña santa estreinatu zuen, eta harekin parte hartu zuen lehen aldiz Cannesen. 2008an, La mujer sin cabeza filma, zinemaldi horretan bertan saritzeko proposatu zutena. Bere azken film luzea, Zama (2017), Veneziako Biennalen estreinatu zen.


Filmografia

Camarera de Piso (2022), Terminal Norte (2021), AI (2019), Zama (2017), El aula vacía (2015), Leguas (2015), Muta (2011), Nueva Argirópolis (2010), Pescados (2010), La mujer sin cabeza (2008), La ciudad que huye (2006), La niña santa (2004), La ciénaga (2001), Rey muerto (1995), La otra (1989), No te la llevarás, maldito (1989).


Familia Sumergida (María Alché, 2018)

Udara da, Buenos Aires hirian. Haren ahizpa Rina hil ondoren, Marcelak doluari aurre egiten dio, familiaren etxea hustu bitartean. Nacho iristen da etxera, alabaren lagun gazte bat. Haren presentzia dela-eta, bidaiak eta abenturak egiten dituzte elkarrekin. Egun batean, Marcelak ahaide txiki baten deia jaso zuen, bilera batera joateko. Bitartean, etxean, elkarrizketak izaten ditu beste dimentsio bateko senideekin.


Biografia

María Alché (Buenos Aires, 1983) zuzendaria, gidoilaria eta aktorea da. Zuzendaritza Zinematografikoa ikasi zuen Zinematografiako Esperimentazio eta Errealizazio Eskola Nazionalean. Aktore gisa, Lucrecia Martelen La niña santa filmean nabarmentzen da. Mercedes Morán protagonista zuen Familia sumergida film luzea idatzi eta zuzendu zuen. 2018an estreinatu zen Locarnoko Nazioarteko Zinemaldian, eta Donostian parte hartzera gonbidatu zuten. Bertan, Film Onenaren Horizontes saria irabazi zuen, Horizonte Latinoak sailaren barruan. 2023an, Puan estreinatu du, Benjamín Naishtatekin batera, Donostiako Zinemaldian. Han, Gidoi Onenaren eta Interpretazio Onenaren sariak irabazi zituen. Gaur egun, Te amo y hoy todo es hermoso filma egiten ari da. Filmografia: Puan (2023), Benjamín Naishtatekin, eta Familia sumergida (2018).


Filmografia

Puan (2023) con Benjamín Naishtat, Familia Sumergida (2018).


Dejemos que la casa se ensucie. Ciclo de Cineastas argentinasLucía Dellacha, EQZEko bosgarren promozioko ikasleak komisariatutako zikloa da.