Programa publikoak /
Dejemos que la casa se ensucie: Barbie también puede estar triste (Albertina Carri, 2011) + Hoy partido a las 3 (Clarisa Navas, 2017)

19:30
Emakume zinemagile argentinarrak
Film saioa (Kontadores).
Barbie también puede estar triste (Albertina Carri, 2001, 22 min.)
Porno-filmak eta melodrama parodiatzen dituzten elementuak hartuta, eta stop-motion lanerako "emakume onaren" paroxismoa izan ziren panpinak erabilita, Carrik Familiaren oinarri diren arauen, ordenaren eta tradizioaren indarkeriaren aurkako salaketa garratz bat egiten du. Oinarri horiekin, Familia gizartearen aginduak betetzen ditu, haren iritziz normalak ez diren guztiak agerian jarriz eta jipoituz. Geroago, Las Hijas del Fuegon berriz hartuko duen biraketa batean, Albertinak dakarren monstruoa da, hain zuzen ere, teorian arrakasta irudikatzen duena: gizon zuri heterosexuala, bere botereaz blai eginda, beste norbait umiliatu, kolpatu eta bortxatu egiten duena. Kontrako alderdi moduan, komunitatea, samurtasuna eta familia (letra txikiz idatzia) "galtzaileen" artean sortzen dira, eta hierarkiak eta klase eta genero banaketak lehertarazi egiten dituze, jai-giroan.
Biografia
Albertina Carri (Buenos Aires, 1973) idazlea, gidoilaria, zinema-zuzendaria eta egungo zinema latinoamerikarraren funtsezko figuretako bat. Moldaerraztasuna eta genero desberdinetan etengabe egiten dituen ikerketak dira bere ezaugarri nagusietako batzuk. Zine poliziako beltza eta dokumentala -fikzioarekiko mugan- ikertu ditu, bai eta melodrama pornografikoa eta drama familiarra ere, hainbat teknika erabiliz: scratching, fikzioa, found footage, animazioa, behaketa dokumentala eta porno politikoa. Asterisco Argentinako Nazioarteko Lgbtiq+ Zinemaldiko zuzendari artistikoa izan zen, eta egun programatzaile gisa lan egiten du bertan. Bere ibilbidean, hainbat film labur, telefilm, telesail, bideoinstalazio eta film luze egin ditu: No quiero volver a casa, Los Rubios, Géminis, La Rabia, Cuatreros eta Las hijas del fuego. Retratos ciegos poema-liburua argitaratu zuen, Juliana Lafitterekin batera, bai eta zinemari eta oroimenari buruzko saiakera batzuk ere: Las posesas, Esther Díazekin batera, Cartografía de una película eta Alto trance. Lo que aprendí de las bestias nobela ere argitaratu zuen. Egun, beste proiektu zinematografiko bat lantzen ari da: ¡Caigan las rosas blancas!
Filmografia
Las hijas del fuego (2018), Cuatreros (2017), Restos (2010), La rabia (2008), Urgente (2007), Géminis (2005), De vuelta (2004), Fama (2003), Excursiones (2001), Aurora (2001), Historias de Argentina en vivo (2001), Barbie también puede estar triste (2001), No quiero volver a casa (2000).
Hoy partido a las 3 (Clarisa Navas, 2017, 96 min.)
En plena siesta litoraleña, el equipo de fútbol femenino Las Indomables aguarda con ansiedad el comienzo de un torneo deportivo barrial. Durante la espera todo tipo de acontecimientos suceden, amores, conflictos, política y hasta una lluvia que acecha a la pasión por la que están ahí: jugar al fútbol cueste lo que cueste.
Biografia
Clarisa Navas (Ciudad de Corrientes, 1989). Arteen Unibertsitate Nazionalean ikasi zuen. Argentinako zinema-zuzendari eta gidoilari bat da, zinemaldi askotan saritua. Bere lan zinematografikoen artean, nabarmentzekoak dira Hoy partido a las 3 (2017) eta Las mil y una (2020), sari asko irabazi dituena. Río Atrevido saila zuzendu zuen (2022). Orain, El príncipe de Nanawa proiektua gauzatzen ari da.
Filmografia
Las mil y una (2020), Hoy partido a las tres (2017).
Dejemos que la casa se ensucie. Ciclo de Cineastas argentinas, Lucía Dellacha, EQZEko bosgarren promozioko ikasleak komisariatutako zikloa da.