Programa publikoak /
Hipotesiak 2024 (Bostgarren jardunaldia)
10:15 18:30
- Lekua: EQZE Zinema
“Hipotesien garaia” Elías Querejeta Zine Eskolako hiru espezialitateetako (Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza) masterretako ikasleek ikasturtean zehar garatu dituzten lanak erakusten dituzten ekitaldia da.
Proposamen horien forma desberdina da: ikus-entzunezko ondarea zaharberritzeko eta zaintzeko plan eta lanak, argitalpen eta programazio proposamenak, garatzen ari diren filmak, erakusketa eta instalazioak, ikerkuntza proiektuak eta, noski, ikasturtean zehar amaitutako lan guztiak.
Programa hau zinemara esparru guztietatik hurbiltzen da, eta dozenaka bide proposatzen ditu, akademikotik sormenezkora, zinemaren geografia eta aldiak zeharkatzeko. Zinemaren bide guztiak bi astetan.
Programa:
10:15-10:45 Geografías domésticas (Juliana Arana)
ARGITALPEN PROIEKTUA
"Geografías domésticas" irudi zinematografikotik abiatuta lanaren eta mantenuaren nozioekin lotuta etxekotasunaren genealogia bat ehuntzen duen komisariotza-proiektua da.
10:45-11:15 Cosas que no entran en una caja (Lucía Feuillet Alisio)
MEDIAZIO PROIEKTUA
Memorien laborategia, non gogoeta eta ekoizpen artistikoko jarduerak egin ziren, Malen Etxea Elkarteko langile talde baten memoriak eta artxiboak landuz.
11:15-11:45 Los cerros que murmuran (Adolfo Vincenzo)
ARGITALPEN PROIEKTUA
Los cerros que murmuran fikziozko entsegu bat da, eta irudia du abiapuntu: Túpac Amaruren aurpegia filmak proiektatzeari utzi dion 1970ean sortutako zinema-areto baten leihatilan.
11:45-13:30 Juliana Aranak, Lucía Feuillet Alisiok eta Adolfo Vincenzok beren proiektuetatik abiatuta antolatutako ikus-entzunezko instalazioa bisitatzea.
15:00-15:45 Temblor (Mónica Cambra)
FILM
Temblor Dianaren gorputz memoriaren bidez egindako bidaia da. Diana dantzaria da, eta keinu batek esperientzia traumatiko bat gogora ekartzen dio.
15:45-16:30 Correspondencias para habitar el mundo (Laura Gabay)
FILM
Correspondencias para habitar el mundo filmak, begirada intimotik erreparatuta, kontatzen du adiskidetasuna mantendu egiten dela bi lagunen artean, distantzia gorabehera, eta sendatzen laguntzen diela.
17:00-17:45 Pela boca morre o peixe (María Novo)
FILM
Pela boca morre o peixe aita absente baten eta haren alabaren arteko lehenengo topaketaren simulazio sail bat da; aitatasun estereotipo eta identitateei buruzko gogoeta egiten du.
17:45-18:30 Sirenas (Alexandra Latishev)
FILM
Telsi Casa Sirenara iristen da, emakumeak eta pertsona ez binarioak bizi diren ostatu batera. Telsik deskubritzen du gauetan, bere kideak erdi-krokodilo diren izaki bihurtzen direla.
OHARRA: Puntualtasuna garrantzitsua da. Aurkezpen, proiekzio eta gainerako jarduera guztiak programan zehaztutako orduan hasiko dira. Parte-hartzaileei zor zaien errespetuagatik, aurkezpenak hasi ondoren ezin izango da espaziora sartu aurkezpenaren amaierara arte.