Programa publikoak /
Hipotesiak 2024 (Zazpigarren jardunaldia)
10:15 19:00
- Lekua: EQZE Zinema
“Hipotesien garaia”, Elías Querejeta Zine Eskolako hiru espezialitateetako (Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza) masterretako ikasleek ikasturtean zehar garatu dituzten lanak erakusten dituzten ekitaldia da.
Proposamen horien forma desberdina da: ikus-entzunezko ondarea zaharberritzeko eta zaintzeko plan eta lanak, argitalpen eta programazio proposamenak, garatzen ari diren filmak, erakusketa eta instalazioak, ikerkuntza proiektuak eta, noski, ikasturtean zehar amaitutako lan guztiak.
Programa hau zinemara esparru guztietatik hurbiltzen da, eta dozenaka bide proposatzen ditu, akademikotik sormenezkora, zinemaren geografia eta aldiak zeharkatzeko. Zinemaren bide guztiak bi astetan.
Programa:
10:15-11:00 The Ethereal Rainbow (or how much it must rain to see it everywhere) (Nicholas Nahuel Turchi)
FILM PROGRAMA
“The Ethereal Rainbow” zinema hegoafrikarrerako ahalegin, hurbilketa, teoria bat da. Existitzen da? Badu identitaterik? Erantzun posibleetako bat da hau.
11:00-11:45 El cine inclasificable como Punto de Vista. Diálogos con los directores artísticos del festival (Saioa Miguel)
ARGITALPEN PROIEKTUA
Proiektuak zinema jaialdiek kultur elkarrizketan duten garrantziari heltzen dio, eta Punto de Vista jaialdia eta haren zuzendari artistikoak nabarmentzen ditu jaialdiaren hogeigarren urteurrenean.
12:15-13:00 Mirentxu Loyarte eta Zestoako Topaketak: euskal zinema amaitu gabe baten bi zantzu (Andoni Imaz Pozueta)
IKERKUNTZA PROIEKTUA
Mirentxu Loyarte zinemagileak egindako (eta egin gabeko) obraren izaera amaitu gabeari buruzko artikulu bat, eta Zestoako Zinema Topaketen (1977-1992) inguruko ikerketa bat abiatzeko proiektu bat.
13:00-13:45 Esbozos para una memoria elástica (Jan Baeta)
ARGITALPEN PROIEKTUA
Memoria erreparatzeko ariketa bat da, non testua, irudia eta lekukotza uztartzen diren, fabulazioaren bitartez kontaketa menderaraziz.
15:00-15:45 Sin título (Lucía Alonso Santos)
FILM
Hirian, beti gaua da. Ez dago pertsonarik, ezta bizitzarik ere, baina mugimenduak jarraitu egiten du. Makinek lan egiten dute, izenik gabeko aurpegiak gaixotasunaren ametsean lotan dauden bitartean. Kamioiek errepide ilunak gurutzatzen dituzte, leku ezezagun batean batzuek ravean dantzan diharduten bitartean, mundua amaitzeko zain.
15:45-16:30 Efemérides (Manuel Mateo)
FILM
Presa hidroelektriko batean, emakumeek trikotatu egiten dute beren hildakoak oroitzeko. Arimak lorez jantzita agertzen dira, inbokatzen dituen kantua entzuteko.
17:00-17:45 Libertimendua (Ekain Albite)
FILM
Basoz inguratutako bailara sakon batean, gizon bat arbola baten ondoan zutik dago. Apenas ikusi dezakegun gizona. Gauri so.
18:00-19:00 Latitudes: Cartografía de los festivales de cine en América Latina (Héctor Antonio Márquez Baca)
ARGITALPEN PROIEKTUA
Latitudes argitalpen sorta bat da, eskualdeko programazio kanonak apurtzen dituzten zinema jaialdi latinoamerikarretara bideratuta daudenena.
* Aurkezpen hau Bar Los riojanos-en engingo da (Mandasko Dukearen Pasealekua, 47).
OHARRA: Puntualtasuna garrantzitsua da. Aurkezpen, proiekzio eta gainerako jarduera guztiak programan zehaztutako orduan hasiko dira. Parte-hartzaileei zor zaien errespetuagatik, aurkezpenak hasi ondoren ezin izango da espaziora sartu aurkezpenaren amaierara arte.