Programa publikoak /
Hipotesiak 2025 (Zortzigarren jardunaldia)
10:15 11:45
- Lekua: EQZE Zinema
- Prezioa: Sarrera librea edukiera bete arte
“Hipotesien garaia”, Elías Querejeta Zine Eskolako hiru espezialitateetako —Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza— masterretako ikasleek ikasturtean zehar landu dituzten proiektuak erakusten dituen ekitaldia da.
Proposamen horiek, osatu gabeko proiektuak eta garatzen ari direnak kasu gehienetan, forma ezberdina hartzen dute: ikus-entzunezko ondarea zaharberritzeko eta zaintzeko plan eta lanak, ikerkuntza proiektuak, argitalpen eta programazio proposamenak, erakusketa eta instalazioak, garapenean fasean dauden filmak eta ikasturtean zehar amaitutako lan guztiak.
Programa hau zinemara esparru guztietatik hurbiltzen da, eta dozenaka bide proposatzen ditu, akademikotik sormenezkora, zinemaren geografia eta aldiak zeharkatzeko. Zinemaren bide guztiak bi astetan.
JAITSI PROGRAMA OSOA [pdf]
PROGRAMA
10:15-11:00
Un cavallo con la cosa sugli occhi
Martina Laruffa
FILMA
Kafetegian lan egiten duen bitartean, emakume gazte batek kafeak prestatzen ditu, bere burua epaitzen du, bezeroak zerbitzatzen ditu eta besteak epaitzen ditu. Bere lanbidearen zentzuari buruzko zalantzak, karma eta kanela-opiletako azukrea hedatzen dira bere lanaren keinuen erritmoan.
11:00-11:45
໒꒰ ྀིっ˕ -。 ྀི꒱১ ˚ ⋆。˚✧˚ ⋆ llevo soñando con esto un tiempo y me gustaría compartirlo contigo
Gema Barba Aranda
TOPAKETA
2023ko abuztua da, eta baselinaz lohitu dut nire mugikorraren kamera, eguzkiak itsasoan egiten dituen distirei argazkiak atera aurretik. 2024ko azaroa da, eta lehen aldiz irakurri ditut interneteko zinema-hitzak. 2025eko azaroa da eta orain dena ulertzen dut.
Aurkezpen, proiekzio eta gainerako jarduera guztiak programan adierazitako orduan hasiko dira. Puntualtasuna garrantzitsua da.
Parte-hartzaileei zor zaien errespetuagatik, aurkezpenak hasi ondoren ezin izango da espaziora sartu aurkezpena amaitu arte.
Programaren edukiak azken orduko aldaketak izan ditzake.