Programa publikoak /
Hipotesiak 2025: Inventario de ausencias
10:15 18:00
Erakusketa
Erakusketa hau “Los subterráneos” artxibotik abiatua da. Kubako zinema amateurretik berreskuratutako filmez eta materialez osatua dago —Kubako zinemaren narrazioetan ia ikusezina den lurraldea—. azterrean geratu ziren zineklubek eta komunitateek egindako obrak, ahaztera kondenatuak. Galeraren eta biziraupenaren arteko espazio horretan bizitzea proposatzen dugu, non zati eta erregistro txikiek aukera ematen duten beste historia posible bat ikusteko.
"Inventario de ausencias"-en abiapuntutzat hartu dugu Kubako zinema amateurretik berreskuratutako filmez eta materialez osaturiko bilduma bat, kontuan izanik eremu hori ia ikusezina dela herrialdeko zinemagintza-narrazio ofizialetan. Artearen eta Zinemagintza Industriaren Kubako Institutuak (ICAIC) eta haren aparatu instituzionalak ezartzen duten zentraltasunari kontrajarrita, bazterrean gelditu ziren zinemazaleek, zineklubek eta toki-komunitateek egindako obra hauek, ezinbestean hondatzera eta ahaztera beharturik. Erakusketa honek, hain justu, galeraren eta biziraupenaren arteko espazio hori bizitzeko proposamena egiten du: film-zatiek, amaitu gabeko bobinek, gidoiek eta erregistro minimoek bestelako kontakizun bat dakarkigute, eta hortxe jarraitzen du oraindik ere, hondarren artean, pil-pilean apenas egon zen zinema haren grinak.
Fabio M. Quintero, Komisariotza arloko ikasleak komisariatutako erakusketa hau “Hipotesien garaia”, Elías Querejeta Zine Eskolako hiru espezialitateetako —Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza— masterretako ikasleek ikasturtean zehar landu dituzten proiektuak erakusten dituen ekitaldiko parte da.
JAITSI PROGRAMA OSOA [pdf]