Programa publikoak /

Hipotesiak 2024 (Bigarren jardunaldia)

"Oráculos, Canis" (Pedro Gonçalves Ribeiro)
2024/12/11
10:15 17:15
  • Lekua: EQZE Zinema
Master amaierako lanen aurkezpenak

“Hipotesien garaia”, Elías Querejeta Zine Eskolako hiru espezialitateetako (Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza) masterretako ikasleek ikasturtean zehar garatu dituzten lanak erakusten dituzten ekitaldia da. 

Proposamen horien forma desberdina da: ikus-entzunezko ondarea zaharberritzeko eta zaintzeko plan eta lanak, argitalpen eta programazio proposamenak, garatzen ari diren filmak, erakusketa eta instalazioak, ikerkuntza proiektuak eta, noski, ikasturtean zehar amaitutako lan guztiak. 

Programa hau zinemara esparru guztietatik hurbiltzen da, eta dozenaka bide proposatzen ditu, akademikotik sormenezkora, zinemaren geografia eta aldiak zeharkatzeko. Zinemaren bide guztiak bi astetan. 


HIPOTESIAK 2023-2024 Ikasturtea

Programa:

10:15-11:00 Inma (Francisco Armenteros) 

SORKUNTZA PROIEKTUA

Artxibo bat eta film bat dagoeneko ez dagoena berreraikitzeko, haren oroitzapenari dei egiten dioten elementuen bilduma baten bitartez. 


11:00-11:45 Thaïs, Elena Jordi, 1918 (Marga Almirall) 

IKERKUNTZA PROIEKTUA

Proiektu honek Espainiako estatuan emakume batek zuzendutako lehenengo filmari buruz ikertzen eta gogoeta egiten du: Thaïs (Elena Jordi, 1918). 


12:15-13:00 Estrategias para detener el paso del tiempo (Camila Aboitiz) 

SORKUNTZA PROIEKTUA

Familiako artxiboko bilduma batean oinarritutako zinema proiektua da, eta memoria aztertzen du ikuspegi historiko, familiako eta zientifikotik. 


15:00-15:45 Oráculos, Canis (Pedro Gonçalves Ribeiro) 

FILM 

Esaten da txakurrek gauzak ikus ditzaketela. 


15:45-16:30 Aliquindoi (Look and do it) (Elvira Arbós Ortega) 

FILM

Ikusizko eta soinuzko collage batek erakusten du turismo masiboak nola eraldatu duen Malaga. Jende mordoa, bizi guztiko espazioak 'ez leku’ bihurtuta. 


17:00-17:45 El espejismo (Bingham Bryant) 

FILM

Gazte batek Donostia bisitatzen du, bertan behatzen diren ispilatzeak bertatik bertara ikusteko. Han, emakume heldu misteriotsu bat ezagutzen du, eta gaztetako istorio bat kontatzen dio.  

 


OHARRA: Puntualtasuna garrantzitsua da. Aurkezpen, proiekzio eta gainerako jarduera guztiak programan zehaztutako orduan hasiko dira. Parte-hartzaileei zor zaien errespetuagatik, aurkezpenak hasi ondoren ezin izango da espaziora sartu aurkezpenaren amaierara arte.