Programa publikoak /

Hipotesiak 2025 (Zazpigarren jardunaldia)

"Fusil olímpico" (Manuel Alejandro Muñoz Pineda)
2025/12/18
10:15 17:00
  • Lekua: EQZE Zinema
  • Prezioa: Sarrera librea edukiera bete arte
Master amaierako lanen aurkezpenak

“Hipotesien garaia”, Elías Querejeta Zine Eskolako hiru espezialitateetako —ArtxiboaKomisariotza eta Sorkuntza— masterretako ikasleek ikasturtean zehar landu dituzten proiektuak erakusten dituen ekitaldia da.

Proposamen horiek, osatu gabeko proiektuak eta garatzen ari direnak kasu gehienetan, forma ezberdina hartzen dute: ikus-entzunezko ondarea zaharberritzeko eta zaintzeko plan eta lanak, ikerkuntza proiektuak, argitalpen eta programazio proposamenak, erakusketa eta instalazioak, garapenean fasean dauden filmak eta ikasturtean zehar amaitutako lan guztiak.

Programa hau zinemara esparru guztietatik hurbiltzen da, eta dozenaka bide proposatzen ditu, akademikotik sormenezkora, zinemaren geografia eta aldiak zeharkatzeko. Zinemaren bide guztiak bi astetan. 


JAITSI PROGRAMA OSOA [pdf]

PROGRAMA

10:15-11:00

Landscapes of my Grandfathers

Mariia Zhelondievskaia

FILMA

Sobietar Batasuneko NKVD edo Barne Arazoetarako Nazio Batzordeko ofizial baten familia-artxibo editatua eta SESB osteko exekuzioetako lekuen eta exhumazioen irudiak uztartuta, ahaztutako basoak eta esan gabeko historiak marrazten dira.


10:45-11:15

CASA TYÖ

Gonzalo López Gadano

PROYECTO MULTIDISCIPLINAR

General Rocan (Rio Negro, Argentina) zinema-areto bat kontzeptualizatzeko proiektua, etxe propio batetik abiatuta, zeinak bere zentzu kulturalari, bideragarritasun ekonomikoari eta jasangarritasunari buruz hausnartzen baitu, lurraldearekin, publikoarekin eta jarduera osagarriekin lotura bat ezarriz, zinema- proiekziotik harago.


12:15-13:00

Fusil olímpico

Manuel Alejandro Muñoz Pineda

FILMA

1983. Iraultza Sandinistaren ondoren Contrak Nikaraguako mugan ezarritako ezkutuko entrenamendu-zelaiak filmatu behar ditu René Pauckek. Fusil olímpico lanak filmazio horren egunkari galdua irudikatzen du, Hondurasko memoria zinematografikoa eta haren irudirik eza arakatuz.


13:00-13:45

La afectación de las imágenes. Por un cine más rabioso

Juan Pablo Labonia

IKERKUNTZA PROIEKTUA

Saiakera bat, irudiek oraindik ere eragiten ote diguten ikusteko. Irudiek erakusten diguten horrek berriz ere nola eragiten digun ikusteko hausnarketa. Zinema latinoamerikar jakin bati buruzko azterketa, errealitateari eraso egiteko moduaz galdezka.


15:00-15:45

Putovanje [Interludes]

Natalia Orasanin

ARGITALPENA

Bojana Vujanović-en 1972ko Putovanje filmarekin hasita, proiektua historia materialen eta tangenteen collage idatzi eta bisual bihurtu da. Galdera hau planteatzen du: nola hurbil gaitezke film batera eta bere mundura, film horrek topaketa bakoitzari forma ematen dion metodologia arin eta pertsonal bat sortuta?


15:45-16:30 

Gaubela

Iker Reyes

FILMA

Maiatza. 1937. San Pedro mendiaren inguruko baserri batean, Araban, hiru ahizpa isolatuta bizi dira Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz. Kondor legioa eta armada frankista eremua bonbardatzeko prestatzen ari diren bitartean, aingerua dela uste dutenaren etorrerak ustekabean harrapatu ditu ahizpak.



Aurkezpen, proiekzio eta gainerako jarduera guztiak programan adierazitako orduan hasiko dira. Puntualtasuna garrantzitsua da.

Parte-hartzaileei zor zaien errespetuagatik, aurkezpenak hasi ondoren ezin izango da espaziora sartu aurkezpena amaitu arte.

Programaren edukiak azken orduko aldaketak izan ditzake.