Proyectos de investigación /

Ikaskuntzaren genealogiak

Hezkuntza, pedagogia eta metodologia zinematografikoak

Proiektu honek aztergai ditu hezkuntza, pedagogia eta metodologia zinematografikoak, eta Z-A (Zinemagileen Artxiboa) egitasmoaren esparru zabalagoan kokatzen da. Helburua da aztertzea eta kartografiatzea pedagogia zinematografikoek, ikaskuntza prozesuek eta teknologiek eratutako historia global bat. Hori horrela, asmoa da pedagogiara eginiko iraganeko eta egungo hurbilketei buruz hausnarketa egitea, arreta berezia jarriz praktika erradikal eta esperimentaletan eta erakundeen esparrutik kanpo.

Irakurri, eztabaidatu eta mintegiak antolatzeko aukera izango da, zinemako pedagogien inguruan, istorio horrek zinema-hezkuntza eta haren ahalmenari buruzko gure pentsamendua aberastu dezaten. Praktikoki, lehen mailako iturrietan arakatzea dugu helburu; hala nola memoriak, hezkuntza programak, konferentziak, klaseko ariketak, ohar pertsonalak eta irakaskuntzako beste material batzuk, ezagutzaren transmisioari eta praktika zinematografikoari lotutako ikus-entzunezko erregistroak barne.  Zinemagileen artxiboetan ez ezik, erakundeak, kolektiboak, tailerrak, mugimenduak, eskolak eta hezkuntza zinematografikoari lotutako beste hainbat proiektutan oinarrituko gara. Horrek esan nahi du kontuan hartzea iraganeko eta egungo estrategia pedagogikoak, ez bakarrik praktika osagarri gisa, baita espazio eta egiteko modu berriak sortzeko alternatiba erradikal gisa ere.   

Ikerketa gai batzuk: ikaskuntza genealogiak, hezkuntzaren imajinarioak, zinema transnazionala, eskola nomadak, Filmologia (historia eta garapena), zinemaren eta irakaskuntzaren historia feministak, Hirugarren Zinema eta hezkuntza erradikala, ekoizpen eta ezagutza zinematografikoa, "hitzaldi ilustratuak", irakaskuntza zinematografikoa erakunde artistikoetan, unibertsitate sistema tradizionalaren alternatiba historikoak, pedagogia ikerketa esperimental gisa, ikaskuntza espazioak, zinema hezkuntza tresna gisa, modernitatea eta pedagogia, de-schooling, hezkuntza erreforma, irudien heziketa/heziketaren irudiak, testuinguru iraultzaileetan garatutako zinemaren pedagogiak, etab.

Fitxa teknikoa

Ikertzaile nagusia:

Ricardo Matos-Cabo

Ikasleak 2022-2023:
Javier Leiva, Lorena Patricia García Espino, Nadia Angélica Olvera Méndez, Sara Domínguez López

Ikasleak 2021-2022:
André Di Franco, Francisco Borges, Irene Juste, Margaux Chalançon, Maria Patrão, Vilma Martins, Xavier Montoriol

Proiektuarekin lotutako erakundeak:

Medialab Tabakalera

Kronologia:
2021 - aribidean