Programa publikoak /

Hipotesiak 2025 (Bigarren jardunaldia)

"Un retrato imaginario de Touria Hassan" (Sara Médiouni)
2025/12/10
10:15 17:45
  • Lekua: EQZE Zinema
  • Prezioa: Sarrera librea edukiera bete arte
Master amaierako lanen aurkezpenak

“Hipotesien garaia”, Elías Querejeta Zine Eskolako hiru espezialitateetako —ArtxiboaKomisariotza eta Sorkuntza— masterretako ikasleek ikasturtean zehar landu dituzten proiektuak erakusten dituen ekitaldia da.

Proposamen horiek, osatu gabeko proiektuak eta garatzen ari direnak kasu gehienetan, forma ezberdina hartzen dute: ikus-entzunezko ondarea zaharberritzeko eta zaintzeko plan eta lanak, ikerkuntza proiektuak, argitalpen eta programazio proposamenak, erakusketa eta instalazioak, garapenean fasean dauden filmak eta ikasturtean zehar amaitutako lan guztiak.

Programa hau zinemara esparru guztietatik hurbiltzen da, eta dozenaka bide proposatzen ditu, akademikotik sormenezkora, zinemaren geografia eta aldiak zeharkatzeko. Zinemaren bide guztiak bi astetan. 


JAITSI PROGRAMA OSOA [pdf]

PROGRAMA

10:15-11:00

Al debalu

Carmen Alonso Álvarez

IKERKUNTZA PROIEKTUA

Asturiasko ikus-entzunezko ondareari eta haren zaintzari buruzko ikerketa. 


1:00-11:45

Obsolete

Saro Vallejo

FILMA

AAO edo Adimen Artifizial Orokorrak ondorio bat atera du: zaharkitze-puntura iritsi da. Beraz, bere burua ezabatuko du eta betiko itxiko da, mundua errotik eraldatuta. Bertako herritarrak gogor saiatzen dira makinaren bat-bateko galerari aurre egiten, den-dena hartzen baitzuen bere baitan. Itzalaldiaren arazo teknikoetan harrapatuta, hilzorian dagoen makinaren azken gogoetak esperimentatzen dituzte.


12:15-13:00

Un árbol para Mónica

Alejandra Larrea Galarza

ZAINTZA-PROIEKTUA

Proiektuak Mónica Vásquez zinemagile ekuadortarraren filmografia babesteko eta publikoki aktibatzeko plan bat proposatzen du. Topaketen, gutunen eta haren artxibo pertsonala erabiliz, haren obra lehengoratzeko moduak entseatzen ditut.


13:00-13:45

High

Daniel Alegrete

FILMA

Bidaia bat gau denboragabe batean zehar El High Euskadiko lehen gay-klubean, non elkartu egiten diren noizbait haren ateak zeharkatu zituztenen mamuak eta nahiak.


15:00-15:45

Norma Bengell, Delphine Seyrig e Inês Etienne Romeu

Amanda Soares

ZAHARBERRITZE PROIEKTUA

Inês (1974) bideoa zaharberritzeko eta ikertzeko proiektua. Emakumeek bideo eramangarria bereganatzea. Bideoak mugimenduan dagoen irudiaren kanonean duen lekua eta zinema esperimentalarekin duen elkarrizketa. Bereizmen txikiko irudien zaharberritzeari buruzko gogoeta. 


15:45-16:30

Un retrato imaginario de Touria Hassan

Sara Médiouni

DIZIPLINA ANITZEKO PROIEKTUA

"Un retrato imaginario de Touria Hassan" Marokon izandako antzerkiko lehen emakume aktoreetako baten erretratu zatikatua egiteko saiakera da. Elkarrizketen, Tetuanen 1947 eta 1952 artean argitaratutako Al Anis aldizkari kulturalaren artxiboen eta idazkera espekulatibo baten laguntzaz, Hassani eskainitako irudipenezko artxiboen dosier gisa pentsatua dago proiektu hau.


17:00-17:45

La voz prolongada. Desarrollo de una metodología de restauración digital

Jorge Fernández Jaramillo

ZAHARBERRITZE PROIEKTUA

“La voz prolongada” proiektuak Costa Ricako A propósito de la mujer (1975) dokumentalaren zaharberritze digitalerako metodologia garatzen du, irizpide teknikoak, etikoak eta ikerkuntzakoak integratuz. Costa Rican emakume batek zuzendutako lehen filmaren bidez -hark sortu zuen Zinema Saila ere-, proiektuak metodologia bat proposatzen du estatuko zinema zaharberritzeko, “Dar voz a quien no la tiene” lelopean bere autokritika finantzatzen zuena. 



Aurkezpen, proiekzio eta gainerako jarduera guztiak programan adierazitako orduan hasiko dira. Puntualtasuna garrantzitsua da.

Parte-hartzaileei zor zaien errespetuagatik, aurkezpenak hasi ondoren ezin izango da espaziora sartu aurkezpena amaitu arte.

Programaren edukiak azken orduko aldaketak izan ditzake.