Programa publikoak /

Hipotesiak 2025 (Hirugarren jardunaldia)

"Der Traum" (Marlon Weber)
2025/12/11
10:15 17:45
  • Lekua: EQZE Zinema
  • Prezioa: Sarrera librea edukiera bete arte
Master amaierako lanen aurkezpenak
Proiekzioa

“Hipotesien garaia”, Elías Querejeta Zine Eskolako hiru espezialitateetako —ArtxiboaKomisariotza eta Sorkuntza— masterretako ikasleek ikasturtean zehar landu dituzten proiektuak erakusten dituen ekitaldia da.

Proposamen horiek, osatu gabeko proiektuak eta garatzen ari direnak kasu gehienetan, forma ezberdina hartzen dute: ikus-entzunezko ondarea zaharberritzeko eta zaintzeko plan eta lanak, ikerkuntza proiektuak, argitalpen eta programazio proposamenak, erakusketa eta instalazioak, garapenean fasean dauden filmak eta ikasturtean zehar amaitutako lan guztiak.

Programa hau zinemara esparru guztietatik hurbiltzen da, eta dozenaka bide proposatzen ditu, akademikotik sormenezkora, zinemaren geografia eta aldiak zeharkatzeko. Zinemaren bide guztiak bi astetan. 


JAITSI PROGRAMA OSOA [pdf]

PROGRAMA

10:15-11:00

El cielo enterrado

Andrés Martínez de la Viña

ZAINTZA-PROIEKTUA

Manuel Martínez errealizadorearen ikusentzunezko obra zaintzeko proiektua da “El cielo enterrado”. Zaintzeko ekintza horien abiapuntua izen bereko film labur dokumentala da; film hibridoa, ekoizpenaren ikuspegi tekniko eta materialetik begiratuta.


11:00-11:45

Der Traum

Marlon Weber

FILMA

Negua da hirian. Neska gazte batek aingeru gisa lan egiten du merkataritza-gune batean. Bisitariak Gabonetako erosketetan diru gehiago gastatzera bultzatu nahi baditu ere, aingeruak bere moduak bilatzen ditu denbora monotonoa pasatzeko.


12:15-13:00

All Watched Over by Machines of Loving Grace

Claire Mullen

FILMA

Nire aitari eta San Frantziskoko industria teknologikoari buruzko filma (1970eko hamarkadaren hasieran hasi zen aita hartan lanean), berak garai hartan ikusi zuen gizakien eta makinen etorkizuneko mundua, eta orain esperimentatzen duen mundua bere gaitasun kognitiboak hondatzen hasi ahala.


15:00-15:45

La herencia maldita

Josué García Gómez

ZAINTZA-PROIEKTUA

La herencia maldita 1953ko film amateurraren 8 mm-ko kopia bakarra kontserbazio-egoera kritikoan dago, eta jada ezin da ikusi. Proiektu honetan ahaleginak egin dira suntsipen saihestezin horren aurka borrokatzen, euskarri horrek dituen irudiak babesteko irtenbide alternatibo bat bilatuz.


15:45-16:30

La metamorfosis de lo mismo

Diego Acosta

FILMA

Claudio Gay naturalistaren espirituak Ignacio Agüero zinemagilearen gorputza hartu du eta Txilen barrena espedizio bat hasi du katalogatzeko falta zitzaion landare misteriotsu baten bila. 1830ean egin zituen urratsei jarraituz, Gayk jada existitzen ez den aintzira bat eta Andeetako mendilerroko gailurrak zeharkatzen ditu, eta era guztietako pertsonaiak eta kondairak aurkitzen ditu.


17:00-17:45

Archivo y resistencia: recuperación del cine militante del Colectivo C3M - Cinema del Terzo Mondo (1971–1972)

Amina Ferley Yael

IKERKUNTZA PROIEKTUA

Colectivo C3M - Cinema del Terzo Mondo nazioarteko talde zinematografiko militantearen jarduera eta filmak ikertzeko, lehengoratzeko eta zaharberritzeko proiektua: Palestina, otro Vietnam eta Bolivia: El tiempo de los generales, 1971 eta 1972 artean eginak.


17:45-18:45

PROIEKZIOA

Bolivia: el tiempo de los generales (Colectivo C3M - Cinema del Terzo Mondo / Jorge Denti, Jorge Giannoni, Manuela Generali y Beppe Scavuzzo; 1972) filmaren digitalizazioaren proiekzioa.



Aurkezpen, proiekzio eta gainerako jarduera guztiak programan adierazitako orduan hasiko dira. Puntualtasuna garrantzitsua da.

Parte-hartzaileei zor zaien errespetuagatik, aurkezpenak hasi ondoren ezin izango da espaziora sartu aurkezpena amaitu arte.

Programaren edukiak azken orduko aldaketak izan ditzake.