Programa publikoak /

Hipotesiak 2025 (Laugarren jardunaldia)

"Fuera de las formas del cine" (Paola Buontempo Muratore)
2025/12/12
10:15 18:00
  • Lekua: EQZE Zinema
  • Prezioa: Sarrera librea edukiera bete arte
Master amaierako lanen aurkezpenak
Proiekzioa

“Hipotesien garaia”, Elías Querejeta Zine Eskolako hiru espezialitateetako —ArtxiboaKomisariotza eta Sorkuntza— masterretako ikasleek ikasturtean zehar landu dituzten proiektuak erakusten dituen ekitaldia da.

Proposamen horiek, osatu gabeko proiektuak eta garatzen ari direnak kasu gehienetan, forma ezberdina hartzen dute: ikus-entzunezko ondarea zaharberritzeko eta zaintzeko plan eta lanak, ikerkuntza proiektuak, argitalpen eta programazio proposamenak, erakusketa eta instalazioak, garapenean fasean dauden filmak eta ikasturtean zehar amaitutako lan guztiak.

Programa hau zinemara esparru guztietatik hurbiltzen da, eta dozenaka bide proposatzen ditu, akademikotik sormenezkora, zinemaren geografia eta aldiak zeharkatzeko. Zinemaren bide guztiak bi astetan. 


JAITSI PROGRAMA OSOA [pdf]

PROGRAMA

10:15-11:00

Archivo Kaikaya: diarios de archivos sobre cine hondureño

Esmeralda Esther Reynoth Flores Hernández

ARGITALPENA

Bi atal nagusitan banatua dago. Argitalpen honek Hondurasko lehen garaietako (1908-1950) zinema aztertzen du lehen zatian. Bigarrenak, berriz, Raul Ruizek Hondurasen egindako Utopía o el cuerpo repartido y el mundo al revés (1976) filmean jartzen du arreta.


11:00-11:45

Bingo Night

María Vaughan Gómez

FILMA

Emakume batek eta gizon batek udako bidaia bat gogoratu dute kostaldeko hiri batean.


12:15-13:00

Fuera de las formas del cine

Paola Buontempo Muratore

ZAINTZA-PROIEKTUA

Mauricio Kagel (1931-2008) konpositore argentinar alemaniarraren obra zinematografikoa ikertzeko eta zaintzeko proiektua.


13:00-13:45

Boca da noite

Stephanie de Marchi Ricci

FILMA

Gau arraro batean, São Pauloko hirigunean, Aretak, 70 urteko emakumeak, etxeko giltzak galdu ditu. 24 orduz erantzuten duten sarrailagile horietako baten bila dabilela, topaketa absurdoen labirinto batera eraman dute, kutsu surrealista duten figura baztertuekin.


15:00-16:30

PROIEKZIOA

Descomedidos y chascones (Carlos Flores Delpino, Txile, 1963, 65 min.)

Txileko dokumental esperimental hau Salvador Allende eta Unidad Popularren gobernuan kokatua dago, eta 1970eko hamarkadaren hasierako gazte txiletarren erretratua egiten du. Helburu horrekin, hainbat gizarte-ingurunetako pertsonei egindako elkarrizketez eta collage satirikoaren sekuentziez baliatzen da filma. Garai hartako film politikoetan ez bezala, asaldura doktrinatzailetik kontzienteki urruntzea bilatzen du obrak, gazteen ahotsa erdigunean kokatzen duen erretratua egiteko. Film hau EQZEren “Bigarren eskukoa” ikerketa-proiektuaren aztergaietako bat izan zen 2024-2025 ikasturtean. Ikerketa horren esparruan, Carlos Flores Delpino errealizadorearekin elkarrizketa bat egin genuen, eta hori ere partekatu dugu proiekzio honen harira.


17:00-18:00

PROIEKZIOA

Evidentemente Manuel Marzel

Manuel Marzelen obra laurogeita hamarreko hamarkada betean agertu zen indarrez, Kuban zinema “amateurra” edo independentea deitzen zenaren mugak gainditu zituen begirada urratzailearekin. Bere lehen film laburrak, A Norman McLaren (Kuba, 1990, 12 min.) izenekoak, Urrezko Mikeldia jaso zuen ZINEBIren 34. edizioan (1992) eta paradigmak hautsi zituen. Umorez, lotsagabekeriaz eta arrisku formalaren zentzu sakonez, Marzelek animazioa, collagea eta found footagea arakatu zituen, errealitatearen, identitatearen eta erresistentzia kulturalaren nozioak zalantzan jartzeko, fede-krisi sakonak zeharkatutako gizarte hartan. A Norman McLaren filmaz gain, saio honetan Evidentemente comieron chocolate suizo (Kuba, 1991, 12 min.) proiektatuko da. Proiekzio hori Archivistas Salvajesen “Los subterráneos” proiektuaren barruan dago, eta “ZINEBI Gordailua” ikerketa-proiektuarekin elkarlanean egiten da.



Aurkezpen, proiekzio eta gainerako jarduera guztiak programan adierazitako orduan hasiko dira. Puntualtasuna garrantzitsua da.

Parte-hartzaileei zor zaien errespetuagatik, aurkezpenak hasi ondoren ezin izango da espaziora sartu aurkezpena amaitu arte.

Programaren edukiak azken orduko aldaketak izan ditzake.