Iker Reyes

Creación
Iker Reyes (C07 (2024-2025))

Iker Reyesi (Gasteiz, 1999) oso gaztetan piztu zitzaion zinema-munduarekiko interesa, aitaren kamera zaharrek inspiratuta. VHS kamera analogikoekin egin zituen lehen urratsak, eta, geroago, egokien zitzaion tresna aurkitu zuen: MiniDV kamera digitala. Harekin hasi zen bere bizitza eta familiako bidaiak dokumentatzen. Industria Digitaleko Ingeniaritza ikasi bitartean, bere kontura zinea ikasteari ekin zion. Ondoren, Euskal Herriko Zinema Eskolan graduatu eta Zinematografia Zuzendaritzan espezializatu zen. Ikasi bitartean, lau film labur zuzendu zituen. Haietan, hainbat teknika zinematografiko probatu zituen; adibidez, artxiboko materiala fikziozko zinean txertatzea, askotariko lengoaia bisualekin esperimentatzea, aktoreekin gidoirik gabeko inprobisazio-tailerrak egitea eta soinuaren eremutik kanpoko tratamendua. Zinearen munduan eginiko lanaz gain, antzezlea eta xakeko irakaslea ere bada.

Profil honen azken eguneratzea: 2024