Hiru master programa
Elías Querejeta Zine Eskola zinemaren iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko nazioarteko zentro bat da, pentsamendua, praktika esperimentala eta berrikuntza pedagogikoa eskaintzen dituena.
Eskolaren xedea da zinemagileak formatzea, zinemagile hitza zentzurik zabalenean eta transbertsalenean hartuta; hau da, bai iraganeko zinemaz (ikerketa eta babesaren bitartez), bai oraingoaz (komisariotza eta programazioaren bitartez), bai eta etorkizunekoaz (sorkuntzaren bitartez) jabetuta eta trebatuta dauden zinemagile gaituak formatu nahi ditu, begirada oso eta bateratu bat garatuz.
Artxiboa Masterrak aurrez aurre jartzen ditu ikasleak zinemak ondare material eta immaterial gisa sortzen dituen dilema teoriko, tekniko eta etikoen aurrean.
Komisariotza Masterrak zinema kuradoretzaren espezifikotasuna definitu nahi du, etorkizun handikoa, baina epistemologia propioa identifikatu eta garatzeke dago oraindik.
Sorkuntza Masterrak obra bat asmatu, esperimentatu, sortu eta gauzatzeko prozesu sortzaileekin zerikusia duten alderdi guztiak jorratzen ditu.
Onarpena
Programa akademikoa eratuta dago, bai goi mailako unibertsitate titulu bat duten edo hura lortzeko prozesuan dauden ikasleentzat, bai zinema eskolaren batean egresatu diren ikasleentzat.