Programa publikoak /
Hipotesiak 2025
2024-2025 Ikasturteko master amaierako lanen aurkezpena
“Hipotesien garaia”, Elías Querejeta Zine Eskolako hiru espezialitateetako —Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza— masterretako ikasleek ikasturtean zehar landu dituzten proiektuak erakusten dituen ekitaldia da.
"Zinemaren hipotesia" kontzeptuak erreferentzia egiten die biharko zinemagintzaren irudikapenean oinarritutako proiektu pedagogiko ezberdinei. Aipatu behar ditugu, zehazki, Ermanno Olmik eta Paolo Valmaranak Bassano del Grappan (Italia) sortutako Ipotesi Cinema eskola, eta Alain Bergalaren 2002ko L’Hypothèse cinéma: Petit traité de transmission du cinéma à l’école et ailleurs liburua.
Bi ekimen handi horien omenez, Hipotesi deitzen diegu ikasleen lanei, zeinak, berez, zinemaren proiekzio bat baitira etorkizunari begira. "Hipotesien aldian" ikasleek jendaurrean jartzen dituzte, hain zuzen ere, beren zinema hipotesiak. Proposamen horiek, osatu gabeko proiektuak eta garatzen ari direnak kasu gehienetan, forma ezberdina hartzen dute: ikus-entzunezko ondarea zaharberritzeko eta zaintzeko plan eta lanak, ikerkuntza proiektuak, argitalpen eta programazio proposamenak, erakusketa eta instalazioak, garapenean fasean dauden filmak eta ikasturtean zehar amaitutako lan guztiak.
Programa hau zinemara esparru guztietatik hurbiltzen da, eta dozenaka bide proposatzen ditu, akademikotik sormenezkora, zinemaren geografia eta aldiak zeharkatzeko. Zinemaren bide guztiak bi astetan.
Programa
Asteartea 9 (Lehen jardunaldia)
Asteazkena 10 (Bigarren jardunaldia)
Osteguna 11 (Hirugarren jardunaldia)
Ostirala 12 (Laugarren jardunaldia)
Asteartea 16 (Bostgarren jardunaldia)
Asteazkena 17 (Seigarren jardunaldia)
Osteguna 18 (Zazpigarren jardunaldia)
Ostirala 19 (Zortzigarren jardunaldia)
JAITSI PROGRAMA OSOA [pdf]