Programa publikoak /

Dejemos que la casa se ensucie: Señora de nadie (María Luisa Bemberg, 1982)

2023/10/20
19:30
Proiekzioa

Emakume zinemagile argentinarrak

Film saioa (Kontadores).

Señora de nadie (María Luisa Bemberg, 1982, 98 min.)

Leonor etxekoandre arduratsuak bi seme-alaba ditu. Senarrak adarrak jartzen dizkiola deskubritzen duenean, bere mundua gainbehera erori da. Beldurrez beterik, etxetik alde egin eta seme-alabak senarraren eskuetan  uzten ditu. Izeba Lolaren etxean babesten da -adinekoentzako egoitza bat da-. Fernandok ezin izango du han aurkitu. Seme-alabak zelatatzen zituen etxetik ateratzen zirenean, bera ikusi ez zezaten ahaleginduz, ez zuelako
nahi hondatuta zegoela jakitea. Gomendio bati esker, higiezinen agentzia batean hasi zen lanean, eta lehenengo aldiz irabazi zuen bere dirua. Pablo ezagutu zuen, gazte homosexual samindu bat, eta lagun egiten dira. Pixkanaka-pixkanaka, berriz elkartzen da bere semealabekin. Egunero ikusiko ditu, eta bere nortasuna bilatzeko prozesu bati ekingo dio.


Biografía

María Luisa Bemberg (1922, Buenos Aires). 58 urterekin hasi zen zinema-munduan, eta bere lana emakumeak gizartean duen rolaren esplorazioan oinarritu zuen. Beti emakumearen unibertsoarekin konprometituta, desira eta adulterio bezalako gaiak jorratu zituen, garai hartako elkarrizketetan ohikoak ez ziren beste gai batzuen artean. Gidoilaria eta ekoizlea ere izan zen, bai eta Argentinako Batasun Feministaren (UFA) sortzailea ere. Haren film bat, Camila, Oscar sarirako aukeratu zuten, atzerriko filmarik onenaren kategorian lehiatzeko.


Filmografia

De eso no se habla (1993), Yo, la peor de todas (1990), Miss Mary (1986), Camila (1984), Momentos (1981), Juguetes (1978), El mundo de la mujer (1972).


Dejemos que la casa se ensucie. Ciclo de Cineastas argentinasLucía Dellacha, EQZEko bosgarren promozioko ikasleak komisariatutako zikloa da.