programacion_publica /

Zine-jaialdiei buruzko begirada kritikoak: historia, kultura eta politika

2020/09/01 2020/09/03
  • Gonbidatuak: Caroline Moine, Paz Lázaro Barquilla, Marta Selva Masoliver, Ruth Pérez de Anucita Rosende, Víctor Iriarte, Charlotte Serrand, Aida Vallejo Vallejo, Alejandro Díaz Castaño, Vanesa Fernández Guerra, José Luis Rebordinos, Pablo La Parra Pérez
  • Hizkuntza: Euskara, gaztelania
Mintegia

Uda Ikastaro honek jaialdi ikasketetara sarrera bat proposatzen du iragana, oraina eta etorkizunaren artean dialogo bat ezarriz. Alde batetik, hitzaldiek nazioarteko hainbat zine-jaialdien analisi historikoari ekingo diete eraldaketa sozial eta politiko garaikideekin dauzkaten loturak aztertuz. Bestetik, mahai-inguruek zinemaldien oraina eta etorkizunari buruzko eztabaidak garatzeko espazioa irekiko dute.

Azken hamarkadan “jaialdi ikasketak” arloak zinemaldiei buruzko begirada kritikoak eraiki ditu. Ikuskizun eta glamurrarekin lotutako azaleko irakurketa mediatikoetaz haratago, zinema-jaialdiak kultura zinematografikoan ezinbesteko piezak direla ulertzen hasi da ohiartzun sozial, politiko eta ekonomikoz josiak.

Uda Ikastaro honek jaialdi ikasketetara sarrera bat proposatzen du iragana, oraina eta etorkizunaren artean dialogo bat ezarriz. Alde batetik, hitzaldiek nazioarteko hainbat zine-jaialdien analisi historikoari ekingo diete eraldaketa sozial eta politiko garaikideekin dauzkaten loturak aztertuz. Bestetik, mahai-inguruek zinemaldien oraina eta etorkizunari buruzko eztabaidak garatzeko espazioa irekiko dute. Tonu dibulgatzaile baten bitartez Ikastaroa ikerlari eta zine munduko profesionalen topaketa gisa planteatzen da zinemaldien inguruko hausnarketa ikuspuntu kritiko, historiko eta konparatu batetik bultzatzeko.Argazkia: Donostia Zinemaldia

 

Programa:

Irailak 1

  • Aurkezpena (Pablo La Parra Pérez, Elías Querejeta Zine Eskola / Donostia Zinemaldia - Ikerkuntza sailako koordinatzailea / "Zinemaldia 70" proiektuaren ikertzaile nagusia)
  • "Zinema eta Gerra Hotza" (Caroline Moine, Université de Versailles-Saint-Quentin-en-Yvelines - irakaslea eta ikertzailea)
  • Azterketa-kasua: "Zinema-jaialdien jaiotza Alemania zatitu batean: erronka kulturalak eta politikoak" (Caroline Moine)
  • Mahai ingurua: "Festivales, feminismo y brecha de género" (Paz Lázaro Barquilla, Berlinale - Hautaketa batzordea; Marta Selva Masoliver, Mostra Internacional de Films de Dones de Barcelona - Zuzendaria; Ruth Pérez de Anucita Rosende, Donostia Zinemaldia - Komunikazio arduraduna)

Irailak 2

  • "'68 luzearen' hausturak" (Pablo La Parra Pérez)
  • Azterketa-kasua: "Trantsizioa zinema-jaialdian: Zinemaldiaren 68 berantiarra" (Pablo La Parra Pérez)
  • Mahai-ingurua: "Desafíos de programación para los festivales del siglo XXI" (Víctor Iriarte, Tabakalera - Zinema eta ikusentzunezkoen arduraduna; Charlotte Serrand, Quinzaine des Réalisateurs-Cannes/Festival International du Film La Roche-sur-Yon - Hautaketa batzordea/Zuzendariorde artistikoa Pablo La Parra Pérez)

Irailak 3

  • "Zinema-jaialdien ugaritzea maila globalean. Hacia un modelo de exhibición especializado" (Aida Vallejo Vallejo, Universidad del País Vasco (UPV/EHU) - Irakaslea eta ikertzailea)
  • Azterketa-kasua: "Zinema dokumentaleko jaialdiak: ekoizpena, proiekzioa, banaketa" (Aida Vallejo Vallejo)
  • Mahai ingurua: "Festivales en el Estado español: retos y perspectivas" (Alejandro Díaz Castaño, Festival Internacional de Cine de Gijón - Zuzendaria; Vanesa Fernández Guerra, Zinebi - Zuzendaria; José Luis Rebordinos, Festival de San Sebastián - Zuzendaria, Pablo La Parra Pérez)