Programa publikoak /

Hipotesiak 2024 (Lehen jardunaldia)

"O pequeno exército louco" (Lúcia Murat eta Paulo Adário, 1984)
2024/12/10
10:15 17:45
  • Lekua: EQZE Zinema
Master amaierako lanen aurkezpenak

“Hipotesien garaia”, Elías Querejeta Zine Eskolako hiru espezialitateetako (Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza) masterretako ikasleek ikasturtean zehar garatu dituzten lanak erakusten dituzten ekitaldia da. 

Proposamen horien forma desberdina da: ikus-entzunezko ondarea zaharberritzeko eta zaintzeko plan eta lanak, argitalpen eta programazio proposamenak, garatzen ari diren filmak, erakusketa eta instalazioak, ikerkuntza proiektuak eta, noski, ikasturtean zehar amaitutako lan guztiak. 

Programa hau zinemara esparru guztietatik hurbiltzen da, eta dozenaka bide proposatzen ditu, akademikotik sormenezkora, zinemaren geografia eta aldiak zeharkatzeko. Zinemaren bide guztiak bi astetan. 


HIPOTESIAK 2023-2024 Ikasturtea

Programa:

10:15-10:30 Sarrera: Carlos Muguiro (EQZEko zuzendaria) 


10:30-11:45 El Paisaje Contaminado: la diversidad nace de la precariedad en la preservación de O pequeno exército louco (Luíza Rosado) 

ZAINTZA-PROIEKTUA

Proiektua Nikaraguako Iraultza Sandinistari buruzko Lúcia Murat eta Paulo Adário artisten O pequeno exército louco (1984) filmaren 16 mm-ko kopia bakarra gordetzeko kasu azterketa bat da. 

*Aurkezpenaren ostean filma proiektatuko da. 


12:15-13:15 La generación del 60 en su paso por el Festival Internacional de Cine de San Sebastián. Huellas de la transición hacia la modernidad cinematográfica (Andrea Cecilia Warszatska) 

IKERKUNTZA PROIEKTUA 

Lan honen helburua da zinema argentinarrak 1959 eta 1966 artean Donostia Zinemaldian izan duen ibilbidea deskribatzea. 


15:00-15:45 The Spirit Healer is Away for the Weekend (Inês Nunes) 

FILM

Uda bero batean, jendea merkataritza zentro batean babesten da. Hiria barnetik ikusten da, non elkarren artean lotura izan dezaketen hiru emakume bizi diren. 


15:45-16:30 How Many Lovers Can You Fit Inside a House (Maya Sfakianaki) 

FILM 

Polimaitasunari buruzko film bat egin nahi nuen, bikote guztiak berdin maiteko nituelako uste sendoa nuelako. Harreman bat biziagotu ahala, aztertu nahi nituen oinarriak bizitzen ari nintzen errealitatearekin bat ez etortzen hasi ziren, eta filmaren norabidea aldarazi zuten. 


17:00-17:45 Galdetzen duten begiradak (Ander Reviejo Churruca) 

FILM

Hiru haurrek San Telmo Museoko erakusketa etnografikoa bisitatzen dute, beren tutorearekin batera. Erakusketa ikusi ondoren, laurak bazkaldu egiten dute erakusketari buruz dituzten iritziak trukatuz. 

 


OHARRA: Puntualtasuna garrantzitsua da. Aurkezpen, proiekzio eta gainerako jarduera guztiak programan zehaztutako orduan hasiko dira. Parte-hartzaileei zor zaien errespetuagatik, aurkezpenak hasi ondoren ezin izango da espaziora sartu aurkezpenaren amaierara arte.