Programa publikoak /

Hipotesiak 2025 (Lehen jardunaldia)

"Amores Frustrados" (Francisco Roca, 1934)
2025/12/09
10:15 17:50
  • Lekua: EQZE Zinema
  • Prezioa: Sarrera librea edukiera bete arte
Master amaierako lanen aurkezpenak

“Hipotesien garaia”, Elías Querejeta Zine Eskolako hiru espezialitateetako —ArtxiboaKomisariotza eta Sorkuntza— masterretako ikasleek ikasturtean zehar landu dituzten proiektuak erakusten dituen ekitaldia da.

Proposamen horiek, osatu gabeko proiektuak eta garatzen ari direnak kasu gehienetan, forma ezberdina hartzen dute: ikus-entzunezko ondarea zaharberritzeko eta zaintzeko plan eta lanak, ikerkuntza proiektuak, argitalpen eta programazio proposamenak, erakusketa eta instalazioak, garapenean fasean dauden filmak eta ikasturtean zehar amaitutako lan guztiak.

Programa hau zinemara esparru guztietatik hurbiltzen da, eta dozenaka bide proposatzen ditu, akademikotik sormenezkora, zinemaren geografia eta aldiak zeharkatzeko. Zinemaren bide guztiak bi astetan. 


JAITSI PROGRAMA OSOA [pdf]

PROGRAMA

10:15-10:30

Ongi etorria


10:30-11:15

Desde la ausencia

Ana Karina de Fátima Barandiarán Urday

ZAINTZA-PROIEKTUA

"Desde la ausencia" Perun zinematekarik ez zegoelako sortu zen, eta, lurraldetik eta praktikatik, ditugun baliabideekin zinema nola zaindu aztertzen du. Arequipa proposatzen du ikus-entzunezko memoria zaintzeko leku posible eta politiko gisa. Bilaketa kolektibo horretan, ulertzen dugu gu geu garela zinemateka.


11:15-12:00

Fratura

Maura Castanheira Grimaldi

FILMA

São Paulo hirian, Roberta bizi den zaharren egoitza bisitatzen hasi da Susana geologoa. Roberta arkitekto erretiratua da, eta Alzheimer gaitza diagnostikatu diote. Egun bateko bisitan iraganeko maitasun horren istorioak berreraikitzen dira, bien bizitzako pasarteak uztartuz metropoliko hainbat tokitan.


12:30-13:15

Amores frustrados. Memoria familiar y preservación de una película amateur en 9,5 mm

Ester Borràs Sabaté

ZAINTZA-PROIEKTUA

Antikuarioetan erositako filmen nire bilduma pertsonala arakatzetik abiatu zen proiektua. Haien artean Amores Frustrados (Francisco Roca, 1934) nabarmentzen da, Reusen 9,5 mm-tan filmatutako film amateurra, zeinaren zuzendaria ahaztua egon baita orain arte. Kamerako jatorrizko material itzulgarria ikertzeko, digitalizatzeko eta digitalki tratatzeko prozesua lantzen du ikus-entzunezkoaren zaintzak.


13:15-13:45

Inventario de ausencias

Fabio Miguel Quintero Pérez

AURKEZPENA

Erakusketa hau "Los subterráneos" artxibotik abiatua da. Kubako zinema amateurretik berreskuratutako filmez eta materialez osatua dago —Kubako zinemaren narrazioetan ia ikusezina den lurraldea—. Bazterrean geratu ziren zineklubek eta komunitateek egindako obrak, ahaztera kondenatuak. Galeraren eta biziraupenaren arteko espazio horretan bizitzea proposatzen dugu, non zati eta erregistro txikiek aukera ematen duten beste historia posible bat ikusteko. 


15:00-15:45

Mirar a los dioses 

José Nicolás Gaitán Sierra 

FILMA

Zigortu ninduten eskola militarra filmatu ezinik, hasi da Infernua: kanpotik begiratzea berriro bizi ezin denari. Entzierrotik Purgatoriora pasa naiz, eta Bogotako kaleetan nire aitaren argazkietako pose militarrak errepikatzera gonbidatu ditut ezezagunak. Azkenik, Paradisua: haur-casting bat, non haur bakoitzak eguzkia interpretatzen duen.


15:45-16:30 

Archivo, soplo y acción

Evelyn Ruiz Gómez

IKERKUNTZA PROIEKTUA

"Archivo, soplo y acción" proiektuak unibertsitateko ikus-entzunezko artxibo bat babesteko eta aktibatzeko hainbat proposamen biltzen ditu. Aldi berean, ateak irekitzen dizkigu artxiboa memoria eta erakunde gisa aztertzeko, bai eta artxiboko praktika akzidentala eta horretan inplikatutako afektuak aztertzeko ere.


17:00-17:50

Techniscope: "Made in Euskadi". El caso de Ornis Films

Pablo Retuerta Nogales

IKERKUNTZA PROIEKTUA

Espainiako Techniscope aztertzen duen lan teoriko-praktikoa, Euskadiko naturari buruzko dokumentalaren eta Ornis Films ekoiztetxe donostiarraren testuinguruan. Techniscoperi buruzko lan-protokolo bat artikulatzeko balioko du, mundu osoko filmotekek eta ikus-entzunezko artxiboek erabil dezaten.



Aurkezpen, proiekzio eta gainerako jarduera guztiak programan adierazitako orduan hasiko dira. Puntualtasuna garrantzitsua da.

Parte-hartzaileei zor zaien errespetuagatik, aurkezpenak hasi ondoren ezin izango da espaziora sartu aurkezpena amaitu arte.

Programaren edukiak azken orduko aldaketak izan ditzake.