Programa publikoak /
Hipotesiak 2024
![](https://www.zine-eskola.eus/documentos/images/2024/11/thumbnail-thumbnail-epav-o.jpg)
2023-2024 Ikasturteko master amaierako lanen aurkezpena
“Hipotesien garaia”, Elías Querejeta Zine Eskolako hiru espezialitateetako (Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza) masterretako ikasleek ikasturtean zehar garatu dituzten lanak erakusten dituzten ekitaldia da.
"Zinemaren hipotesia" kontzeptuak erreferentzia egiten die biharko zinemagintzaren irudikapenean oinarritutako proiektu pedagogiko ezberdinei. Aipatu behar ditugu, zehazki, Ermanno Olmik eta Paolo Valmaranak Bassano del Grappan (Italia) sortutako Ipotesi Cinema eskola, eta Alain Bergalaren 2002ko L’Hypothèse cinéma: Petit traité de transmission du cinéma à l’école et ailleurs liburua.
Bi ekimen handi horien omenez, Hipotesi deitzen diegu ikasleen lanei, zeinak, berez, zinemaren proiekzio bat baitira etorkizunari begira. "Hipotesien aldian" ikasleek jendaurrean jartzen dituzte, hain zuzen ere, beren zinema hipotesiak, hau da, ikasturtean egin dituzten lanak: ikus-entzunezko ondarea zaharberritzeko eta zaintzeko plan eta lanak, argitalpen eta programazio proposamenak, garatzen ari diren filmak, erakusketa eta instalazioak, ikerkuntza proiektuak eta, noski, ikasturtean zehar amaitutako lan guztiak.
Programa hau zinemara esparru guztietatik hurbiltzen da, eta dozenaka bide proposatzen ditu, akademikotik sormenezkora, zinemaren geografia eta aldiak zeharkatzeko. Zinemaren bide guztiak bi astetan.
ATE IREKIEN JARDUNALDIA
Elías Querejeta Zine Eskolak ate irekien jardunaldi bat antolatu du, abenduaren 13an, ostirala, lurraldeko unibertsitateko eta ikus-entzunezko alorreko formakuntza zentroetako ikasleentzat bereziki.
EQZEren proiektua eta formakuntza-proposamena ezagutarazteko helburuarekin, eskolak bere jarduera eta ekoizpen zinematografikoa eta ikertzailea ikusarazi eta zabaltzeko programa bat osatu du. Azken urteotan eskolan ekoiztu diren eta munduko zinemaldi garrantzitsuenetan estreinatu diren zenbait lan ere aukeztuko dira egun honetan.
Programa
Asteartea 10 (Lehen jardunaldia)
Asteazkena 11 (Bigarren jardunaldia)
Osteguna 12 (Hirugarren jardunaldia)
Ostirala 13 (Laugarren jardunaldia / Ate irekiak)
Asteartea 17 (Bostgarren jardunaldia)
Asteazkena 18 (Seigarren jardunaldia)
Osteguna 19 (Zazpigarren jardunaldia)
Ostirala 20 (Zortzigarren jardunaldia)
JAITSI PROGRAMA OSOA [pdf]