Programa publikoak /

Hipotesiak 2024 (Hirugarren jardunaldia)

"Raw Film Stock, Context, and Manufacturers: an analysis of the efforts towards a global tool for archival and restoration purposes" (Isabela Mouradian Amatucci)
2024/12/12
10:15 17:45
  • Lekua: EQZE Zinema
Master amaierako lanen aurkezpenak

“Hipotesien garaia”, Elías Querejeta Zine Eskolako hiru espezialitateetako (Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza) masterretako ikasleek ikasturtean zehar garatu dituzten lanak erakusten dituzten ekitaldia da. 

Proposamen horien forma desberdina da: ikus-entzunezko ondarea zaharberritzeko eta zaintzeko plan eta lanak, argitalpen eta programazio proposamenak, garatzen ari diren filmak, erakusketa eta instalazioak, ikerkuntza proiektuak eta, noski, ikasturtean zehar amaitutako lan guztiak. 

Programa hau zinemara esparru guztietatik hurbiltzen da, eta dozenaka bide proposatzen ditu, akademikotik sormenezkora, zinemaren geografia eta aldiak zeharkatzeko. Zinemaren bide guztiak bi astetan. 


HIPOTESIAK 2023-2024 Ikasturtea

Programa:

10:15-11:00 Raw Film Stock, Context, and Manufacturers: an analysis of the efforts towards a global tool for archival and restoration purposes (Isabela Mouradian Amatucci) 

IKERKUNTZA PROIEKTUA

Filmen stock gordina artxibatzeko eta zaharberritzeko tresna global baten alde egindako ahaleginen azterketa, bai eta horretarako fabrikazio prozesuaren eta fabrikatzaileen azterketa ere. 


11:00-11:45 Color del deseo (Alejandro Martos Giménez) 

ZAINTZA-PROIEKTUA

9,5 mm-ko Pathécolor film baten zaharberritze-, ikerketa- eta kontserbazio-lana. 


12:15-13:00 Regresar es irse (Luis Alberto Juárez Pineda) 

ZAHARBERRITZE PROIEKTUA

En el balcón vacío (Jomí García Ascot, 1962) filmaren zaharberritzea eta Mexikoko espainiar erbestearen testuinguru kultural eta historikoari buruzko ikerketa.  


15:00-15:45 Utopías y otras especies (Júlia Izaguirre) 

FILM

Errekaleor auzo okupatua inguratzen duten baratzeetan, bertako biztanleen lekukotzen bilduma elkarrizketan ari da espazioarekin eta bertan bizi diren beste espezie batzuekin. 


15:45-16:30 Ustedes los artistas (Flavia Contreras de la Parra) 

FILM

Zuzendari bat zeregin artistikoaren prekarizazioari buruzko film bat prestatzen ari da. Jazoera politikoak eta itxaropen handiek porrot eginarazten diote. 


17:00-17:45 Iñaki (Michael Labarca) 

FILM

Ignacio venezuelarra da, eta Euskadin bizi da. Identitate krisi batean, Simón Bolívar agertzen zaio, eta azken horrek elkarrekin altxor bat bilatzea proposatzen dio. 

 


OHARRA: Puntualtasuna garrantzitsua da. Aurkezpen, proiekzio eta gainerako jarduera guztiak programan zehaztutako orduan hasiko dira. Parte-hartzaileei zor zaien errespetuagatik, aurkezpenak hasi ondoren ezin izango da espaziora sartu aurkezpenaren amaierara arte.