Zinemagileak
egoitzan

Elkartruke praktiko eta teorikorako gune bat

2021-2022 Ikasturtetik aurrera, Elías Querejeta Zine Eskolak ospe handiko zinemagileak gonbidatzen ditu EQZEren komunitatean denbora jakin batez bizikide izatera, bere lan prozesua partekatzeko eta praktika eta esperimentazio zinematografikoko proiektu bat sortzeko ikasleekin. Egonaldi horien iraupena aldatu egiten da proiektuen eta ikasturteko fasearen arabera.  

Egonaldiko zinemagilearen kategoria EQZEren egonaldi akademiko eta ikertzaileen planaren barruan dago, eta helburu du sorkuntza zinematografiko garaikideari laguntzea eta pertsonen arteko edo taldeko transmisio modu bati mesede egitea.  

Egonaldian, egoiliarrek proiektu zinematografiko berria garatzen dute, eskolaren baliabideen laguntzarekin. Paraleloki, zinemagile egoiliarrek sorkuntza prozesua irekitzen dute Sorkuntzako ikasleekin, lan egitasmo zehatz baten bitartez.

Programaren nahia da proiektu jakin batean murgilduta dauden aukeratutako egonaldiko zinemagileen sorkuntzaren babesa eta espazio baten sorrera uztartzea, espazio hori elkarrekiko ikaskuntzarako, belaunaldien arteko transmisiorako eta ikasleek eta egonaldiko zinemagileak elkarrekin bilaketa zinematografikoa egiteko espazioa izanik. 

Radu Jude

2021-2022 Ikasturtean, Radu Jude (Bucarest, 1977)  zinemagileak egin zuen egonaldia, eta Marius Panduru argazki zuzendariarekin batera lan egin zuen.

EQZEn egin zuen egonaldian, Judek Sorkuntza taldeko ikasleekin partekatu zuen unean filmatzen ari zen film berriaren aurrerapena (gidoia, castingetako irudiak, kokalekuak, kamera-probak…). Bestalde, mintegi bat antolatuko zuen zinemak aurrean dituen ataken inguruan, memoria historikoarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituenean, Îmi este indiferent dacă în istorie vom intra ca barbari (I Do Not Care If We Go Down in History as Barbarians, Radu Jude, 2018) filmaren eta obra hori osatzen duten materialetako batzuen (argazkiak, artxiboko irudiak eta testuak…) azterketa kritikoa oinarri hartuta.

Zinemagilearen proposamena osatzeko proiektu zinematografiko bat garatu zen, Thomas Bernharden testuen moldaketetan oinarritutako pieza laburrez osatua, ikasleen inplikazioarekin sormen prozesu osoan.

314 /  / Elías Querejeta Zine Eskola
Argazkia: Iñigo Royo

Pedro Costa

2022-2023 Ikasturtean, Pedro Costa (Lisboa, 1959) zinemagileak egin zuen egonaldia.

EQZEn egin zuen egonaldian, Pedro Costak sorkuntza zinematografikoari buruz duen ikuspegia eta lanean, konstantzian eta zorroztasunean oinarritutako metodoa partekatu zituen Sorkuntzako taldeko ikasleekin. Film bat osatzen duten materialak aztertzeko eta ekoizteko bitartekoei buruz duen kezka eta errealitatea irudikatzeko konpromiso sendoa ere landu ziren lan saioetan. Hauetan, bere filmografia aztertu zen bere osotasunean.

367 /  / Elías Querejeta Zine Eskola
Argazkia: Gorka Estrada