Programa publikoak /
Hipotesiak 2024 (Zortzigarren jardunaldia)
10:15 11:45
- Lekua: EQZE Zinema
“Hipotesien garaia”, Elías Querejeta Zine Eskolako hiru espezialitateetako (Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza) masterretako ikasleek ikasturtean zehar garatu dituzten lanak erakusten dituzten ekitaldia da.
Proposamen horien forma desberdina da: ikus-entzunezko ondarea zaharberritzeko eta zaintzeko plan eta lanak, argitalpen eta programazio proposamenak, garatzen ari diren filmak, erakusketa eta instalazioak, ikerkuntza proiektuak eta, noski, ikasturtean zehar amaitutako lan guztiak.
Programa hau zinemara esparru guztietatik hurbiltzen da, eta dozenaka bide proposatzen ditu, akademikotik sormenezkora, zinemaren geografia eta aldiak zeharkatzeko. Zinemaren bide guztiak bi astetan.
Programa:
10:15-11:00 Cartografías del cine peruano I: Óperas primas de ficción en festivales (2013 –2023) (Andrea De la Torre Perleche)
IKERKUNTZA PROIEKTUA
Galdera soil batek eztabaida konplexu bat irekitzen du: Nola erakutsiko dut nire filma jaialdi batean? Ikerketa hau Peruko fikziozko opera primen 10 urteko zirkulazioaren azterketa bat da.
11:00-11:45 Rascunhos ruidosos: El cine de Paula Gaitán (Ana Júlia Silvino)
ARGITALPEN PROIEKTUA
Argitalpen honek uste sendoen isiltasunaren aurka altxatzen den zinema baten soinua antzeman nahi du, zarata hizkuntzan eraldatzea helburu.
OHARRA: Puntualtasuna garrantzitsua da. Aurkezpen, proiekzio eta gainerako jarduera guztiak programan zehaztutako orduan hasiko dira. Parte-hartzaileei zor zaien errespetuagatik, aurkezpenak hasi ondoren ezin izango da espaziora sartu aurkezpenaren amaierara arte.