Proyectos de investigación /

Objektu arrotzak

Super 8 zinema eta kontrapedagogia filmikoak Latinoamerikan

Proiektu honen helburua da Latinoamerikan gizarte-erakundeekin batera egindako lehen super 8 tailerren esparruan ekoitzitako materialak berreskuratzea, zaintzea eta zirkulazioan jartzea. 

Hirurogeita hamarreko hamarkadako amaieran hasi ziren lantegi horiek irekitzen garapenerako nazioarteko lankidetza-egituren marjinetan, solidaritate inperfektuen emaitza gisa. Mendeko klaseen ikus-entzunezko deskolonizaziorako tresna gisa eta herriaren memoriaren etorkizuneko artxibo filmikoak sortzeko tresna gisa sortu ziren. Hala, Latinoamerikako zinema-areto politiko eta militanteen lekukoa jaso zuten, eta bitartekoak transferitzeko lantegiak eta hurrengo urteetako komunitate-bideoen ekoizpena aurreratu zituzten. 

Landuko ditugun film gehienak ez dira egon eskuragarri zenbait hamarkadatan. Beste batzuk bertan behera geratu ziren, eta bazterkin gisa, amaitu gabeko proiektu gisa eta oroigarri pertsonal gisa irauten dute nola-hala. Zinemagile ez-profesionalek egin zituzten ia guztiak. Horregatik, toki marjinal bat baino ez dute Latinoamerikako zinema politikoaren historian. Hala, Objektu arrotzak proiektuaren helburua da esperientzia horien oinarri izan ziren sare, eztabaida eta azpiegituren kartografia egitea, filmetarako irispidea bermatzea, gaur egun irakurterraz egingo dituzten esparru, metodologia eta ikerketa-objektuak eraikitzea eta haiek leheneratzeko lan egitea. 
 
fotograma-de-sobre-la-espalda-del-elefante-dormido-alfredo-siles-taller-de-cine-minero-1983-84-w-mhpw
fotograma-de-dona-elena-palliri-cesar-alarcon-taller-de-cine-minero-1983-84-w-hfmi
la-lettre-de-varan-no-1-junio-1988-w-rvxh
fotograma-de-triste-ano-2-magdaleno-nina-taller-de-cine-minero-1983-84-w-gxkp
fotograma-de-carreras-realizacion-colectiva-taller-de-cine-minero-1983-84-w-aoiv
fotograma-de-los-vagos-freddy-medina-taller-de-cine-minero-1983-84-w-pgqj
materi-1-w-ebwe
credencial-de-la-cinemateca-de-la-fstmb-para-liber-forti-archivo-ateliers-varan-1983-w-ptjx
fotografia-de-rodaje-de-una-mujer-sacrificada-ricardo-chiri-taller-de-cine-minero-1983-84-w-bbao
bocetos-para-lel-centro-cinematografico-de-la-fstmb-archivo-personal-de-liber-forti-gisela-derpic-w-xtoh
fotograma-de-triste-ano-magdaleno-nina-taller-de-cine-minero-1983-84-w-kdns
carton-de-inicio-del-primer-taller-de-cine-minero-fstmb-1983-w-cowm
gabriela-avila-en-el-club-libertad-sede-del-taller-de-cine-minero-1983-w-cucd
fotograma-de-juancito-locatario-reynaldo-carpio-taller-de-cine-minero-1983-84-w-totw
rene-hurtado-en-el-rodaje-de-el-tio-de-bolivia-1983-w-zdfm
fotograma-de-el-tio-de-bolivia-rene-hurtado-taller-de-cine-minero-1983-84-w-vxez
imagen-boletin-del-nuevo-cine-y-video-boliviano-ano-1-num-1-julio-1986-archivo-cinemateca-boliviana-w-dzct

Meatze Zinemaren Lantegia (Telamayu, Bolivia; 1983)

Gaur egun, Meatze Zinemaren Lantegian (Telamayu, Bolivia, 1983) berreskuratutako film eta materialetan zentratzen da proiektua. Lantegi horretan, meatzarien 16 seme-alabari trebakuntza eman zitzaien zuzeneko zinemako ikerketa dokumentaleko teknika eta metodologien inguruan. Varan elkartearen (Frantzia) eta Boliviako Meatzarien Sindikatu Federazioaren (Latinoamerikako sindikatu boteretsuenetariko bat da) lankidetzatik sortu zen. Pedagogia erradikaleko eta ikus-entzunezko hedabideen proletarizazioko esperimentu aitzindari bat izan zen, eta hamahiru film egin ziren proiektuan; gaur egun, jatorrizko super 8 formatuan berreskuratu dira.

Ateliers Varan elkartearekin adostutako lankidetza-hitzarmen bati esker, Meatze Zinemaren Lantegiaren material fotografiko, dokumental eta ikus-entzunezkoekin egingo dugu lan; Ateliers Varan eta Institut National de l’Audiovisuel (INA) erakundeen artxiboetan daude haiek guztiak. Gainera, Boliviako erakundeetako artxiboak eta herrialde hartako zenbait artxibo pertsonal erabili ditugu, hala nola Líber Forti artxiboa, Boliviako Zinemateka eta FSTMBren Dokumentazioko eta Informazio Sindikaleko Sistema. Hala, esperientzia honen memoria deszentratu eta korapilatu nahi dugu, artxibo-iturri desberdinak eta batzuetan kontraesankorrak erabiliz.

Azken batean, Meatze Zinemaren Lantegiari buruzko ikerketa pentsatzeko gune bat ere bada: artxibo-ikerketako lana eta esperientzia haiek bultzatu zituzten nazioz gaindiko solidaritate-sareak gaur egun berrirudikatzeko eta eratzeko moduak. 

152 / Varan artxiboa (Paris)
Varan artxiboa (Paris)

Objektu arrotzak proiektua Z-Aren parte da (Zinegileen Artxiboa): EQZEren proiektu bat, Medialab Tabakaleraren lankidetzarekin. Zinemaren poetikei buruzko artxibo eta dokumentazio-zentro bat sortzea du helburu: zinemagintza eta zinema egin eta ikusteko talentua nola komunikatu den, nola irakatsi, transmititu edo partekatu den. Aurreko beste ikerketa-kapitulu batzuetan sartzen da Ikaskuntzaren genealogiak ikerketa-proiektua (2021-2023).

Fitxa teknikoa

Ikertzaile nagusia:

Miguel Errazu

Ikertzaile laguntzaileak:

Miguel Hilari, Isabel Seguí

Ikasleak 2024-2025:
Alejandra Larrea Galarza, Amina Ferley Yael, Evelyn Ruiz Gómez, Jorge Fernández Jaramillo, Laura Dávila Argoty, María Vaughan Gomez

Ikasleak 2023-2024:
Andoni Imaz, Andrea de la Torre Perleche, Claire Mullen, Júlia Izaguirre, Laura Gabay, Marga Almirall

Erakunde parte-hartzaileak:

Ateliers Varan, Medialab Tabakalera, Centre for Visual Anthropology of Goldsmiths, University of London

Kronologia:

2023 - aribidean

"Objektu arrotzak" Goldsmiths, Londresko Unibertsitateko Centre for Visual Anthropology-rekin eta UKRIren “TRAMA. Kooperazioaren Jarraipena. Boliviako hasierako zinema tailerren irudiak, memoriak eta artxiboko itzulketak” ikerketa proiektuarekin (“Horizon Europe Guarantee” programa, erreferentzia EP/Z001919/1) elkarlanean egindako proiektu bat da.